Aros ibaia Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den ibai bat da. Beleriandeko antzinako lurretatik igarotzen zen, Eguzkiaren Lehen Aroaren amaieran itsasoaren uretan urperatuak izan aurretik, Doriatheko hegoaldeko eta ekialdeko mugak osatuz. Bere iturria iparraldean zuen, Himring muinoetan, Thingol eta Melianen erresuma inguratuz Sirion ibaiarekin honen erdialdeko ibilbidean elkartzen zen arte, gune zingiratsu bat eta Aelin Uialeko zingirak eratuz.

Arossiach aldatu

Arossiach izenekoa (Arosen ibia sindarinez) Aros ibaiaren goi ibilbidea zeharkatzen zuen ibi bat zen, Nan Dugorthebetik Himladera, Nan Elmothera eta Ered Luineko nanoen hirietara zihoan bide zaharpean.

Kanpo estekak aldatu