(Maitia izenez ezaguna) Zuberotar elizgizona (Maule, 1559 - Oloroe, 1623). Zuberoako eta Biarnoko kontrarreformaren aitzindari nagusietako bat izan zen.

Etxe oneko semea zen eta 1585ean apaiz egin eta Urdiñarbeko parrokiara bidali zuten. Bertako monasterioa izan zuen meneko eta han eginiko irabaziei esker eraiki zuen geroago Mauleko jauregia. Ondoren Oloroeko katedraleko kalonje eta bikario nagusi izan zen (1595) eta gatazka latzak izan zituen protestanteekin. 1598an egin zuten Oloroeko apezpiku eta, Henrike III.a Nafarroakoak eta IV.a Frantziakoak gurtza katolikoaren alde bideraturiko neurriez baliaturik kalbinismoaren aurkako borrokari ekin zion, frantziskotarren eta jesuiten laguntzaz. Hamar urtean aurrerapen handia egin zuen katolikotasunak Zuberoan eta Biarnon, eta jauregi bat eraikiarazi zuen Maitiak Mauleko hirian.

Henrike IV.a Frantziako erregea hil zelarik (1610), protestanteak jazarri zitzaizkion eta Parisa jo behar izan zuen, egoera baretu arte. Hurrengo errege Luis XIII.ak katolikoen aldeko neurriak hartu zituen eta Oloroera itzuli zen Maitia. Iloba Arnaud II.a Maitiak (Oloroeko apezpikua 1623-1646 urteetan) eman zion segida haren lanari.

Erreferentziak

aldatu