Armadaleko gaztelua
Armadaleko gaztelua (ingelesez: Armadale Castle) Eskoziako Skye uhartearen hegoaldean kokatzen den gaztelua da, gaur egun hondarretan aurkitzen dena.
Armadaleko gaztelua | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Eskoziako kontseilu gunea | Highland |
Kokapen fisikoa | Sleat (en) ![]() |
Ur-masa | Sound of Sleat (en) ![]() |
Koordenatuak | 57°04′21″N 5°53′41″W / 57.072559°N 5.894852°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1815 |
Jabea | Clan Donald (en) ![]() |
Komisarioa | Clan Donald (en) ![]() |
Arkitektura | |
Zerbitzuak | ![]() |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuMacDonald leinuaren gaztelua izan zen. 1790 inguruan etxaldea eraiki zen baina 1815ean handitu eta gaztelu itxura eman zioten babes egiturak gehituz. James Gillespie Graham arkitekto eskoziarrak diseinatu zuen.
1855 urtean suak gazteluaren zati handi bat erre zuen eta erdialdean David Bryce arkitektoak hegal berria eraiki zuen. 1925ean MacDonald familiak alde egin zuen eta ordutik aurrera hondatuz joan da gaur egungo egoerara iritsi arte. Gazteluaren inguruko lorategiak mantendu dituzte eta gaur egun bertan dago Uharteetako Museoa eta MacDonald Leinuaren Zentrua.
Iruditegia
aldatu-
Gazteluaren ikuspegia.
-
Etxaldea.
-
Atea.
-
Lorategia.
-
Lorategia.