Aritmetika politikoa XVII. mendean abiarazitako ezagutza-joera izan zen, nazio, herrialde eta estatuen deskribapenerako zenbakizko informazioaren bilketa hobesten zuena, deskribapen kualitatiboen aldean. Estatistikaren historiako hasierako garapen-ildotzat jotzen da. Joera horren aitzindaria William Petty izan zen, berak idatziriko eta 1690 urtean argitaraturiko Political Arithmetic lanarekin. Joera horren alde egin zuten garaiko beste zenbait matematikarik egin zuten, hala nola Abraham de Moivre eta Edmund Halleyk, eta XVIII. mendean garatu zen probabilitateen kalkuluarekin uztartuz estatistikaren alorra zabaldu zuten.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak

aldatu