Aretafila Zirenekoa (antzinako grezieraz: Ἀρεταφίλα δ’ ἡ Κυρηναία, grezieraz: Αρεταφίλα η Κυρηναία; Zirene, Antzinako Grezia, K. a. 50. urtera aldera) zirenetar aitoren alaba izan zen, Plutarko biografoak De mulierum virtutes (grezieraz: Γυναικῶν ἀρεταί) idatzian jaso zuenaren arabera, Nikokrates tiranoa agintetik kendu zuena.

Aretafila Zirenekoa
Bizitza
JaiotzaK.a. I. mendea
HeriotzaK.a. I. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Nikokratesek Fedimo[1] (grezieraz: Φαίδιμος) Aretafilaren senarra hil ondoren, Aretafila berarekin ezkontzera behartu zuen. Nikokratesen tiranialdian, zirenetarrak zanpatu zituzten, ondasunak atzeman zizkieten eta haien etxeak suntsitu zituzten. Aretafilak bere herrikideak agintari ankerrarengandik askatzeko eta hura pozoitzeko erabakia hartua zuen. Hala ere, Kalbia Nikokratesen amak Aretafilari buruzko susmoak zituenez, semea konbentzitu zuen hura torturatzeko agin zezan.

Aretafila Nikokratesekin ezkontzera behartu zuten eta alaba bat izan zuen. Aretafilak alaba Leandro izeneko aitaren anaiarekin seduzitzera animatu zuen, bere aita tiranoa agintetik ken zezan ahaleginez. Aretafila Leandro konbentzitzeko gai izan zen honek Nikokrates hiltzeko. [2] Leandro, alabaina, bere anaia bezain tiranoa atera zitzaien. Ondorioz, Aretafilak beste plan bat pentsatu behar izan zuen bere herria atzerritar tiranoetatik askatzeko. Aretafilak Libiako Anabus printzea erosi zuen Leandro atxilotzeko. Zirenetarrek Aretafila goraipatu zuten eta gobernu berrian postu bat eskaini zioten, baina uko egin zion eskaintzari. Idatzien arabera, harrezkero bizitza bere etxeko emakumeentzako gelan igaro zuen. Historialariek luze eztabaidatu dute Aretafilaren rolari buruz bere garaiko emakumeen ikurtzat.

Erreferentziak aldatu

  1. Lobera, Gotzon. (2016). «Ekarpen bat exonomastikari, Homeroren Odisea oinarri hartuta» Euskera (Bilbo) 61 (2): 665-741. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  2. Hale, Sarah Josepha Buell. (1876). Woman's Record: Or, Sketches of All Distinguished Women, from "the Beginning" Till A.D. 1850. Arranged in Four Eras. With Selections from Female Writers of Every Age. Harper & brothers.