Aravorn, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, dunadan bat da, Aragosten semea.

Eriadorreko tokiren batean jaioa Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2497. urtean. Bere izena sindarinezkoa da, eta "errege ilun" bezala itzul daiteke. Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2588. urtean hil ondoren, Aravorn, Iparraldeko Dunedainen bederatzigarren kapitaina bihurtu zen.

Bere agintaldian, ez zen gertaera esanguratsurik izan Eriadorren, gertaera politiko eta militar nagusienak, Gondorren eta Rohanen gertatu baitziren. Aravornek, 66 urteko agintaldia izan zuen, eta Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2654. urtean hil zen, 157 urte zituela. Bere oinordekoa, bere seme Arahad II.a izan zen.


Aurrekoa
Aragost
Iparraldeko Dunedainen Kapitaina
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2588-2654
Ondorengoa
Arahad II.a

Kanpo estekak aldatu