Aranguren Txiki

Euskal Herriko mendia
Artikulu hau Zaraiako bigarren mailako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aranguren (argipena)».

Aranguren Txiki Zaraia mendilerroko mendi bat da. Deguria haranaren iparraldeko zatian kokatua dago, Arlutz mendiaren ekialdean, azken mendi honekin, tontor bikote bat eratuz. 1.136 metroko garaiera du, eta, mendilerro honetako mendien artean, zortzigarren garaiena da.

Aranguren Txiki
Datu orokorrak
Garaiera1.136 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′19″N 2°29′53″W / 42.9886531°N 2.4979725°W / 42.9886531; -2.4979725
MendikateaZaraiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa

Irispideak

aldatu

Lizargarateko lepora heldu ondoren, ezkerrerantz abiatzen den bidea hartu behar da, gas hodiaren bidea, alegia. Eta, bide honen amaierara heldu ondoren, Arlutz mendirantz abiatu behar da. Deguria haranera jeisten den bidea eskuinetara utzita, Arlutz mendiaren tontorra igaro, eta eskuinetara hartu behar da, ekialdera, handik berehala, mendi honen tontorrera iristeko

Kanpo estekak

aldatu