Ara ederra (armenieraz Արա Գեղեցիկ, Ara Geghetsik) Armeniar heroia da. Armeniar literaturan bere kondaira maiz agertzen da. Semiramis Asiriako erregina Araren edertasunaz maitemindu zen baina Ara ederrak behin eta berriz ukatu zuen erregina. Azkenean, Semiramis erreginak (armenieraz Shamiram) guda bat hasi zuen Ara ederra lortzeko helburuz.

Semiramis erregina Ara ederraren gorpu hilari begira, Vardkes Sureniants margolariaren lanean.

Batzuetan Ara K. a. IX. mendean bizi zen Arame izeneko Urartuko erregearekin lotu da.

Kondaira aldatu

Semiramis Ninevahko erregina (Asiriako erregina) Ara Armeniako errege ederrarekin maiteminduta zegoen baina Ara ederrak behin eta berriz ukatu zuen erregina. Azkenean, Semiramis erreginak guda bat hasi zuen Ara ederra lortzeko helburuz. Ararat izeneko Armeniako herrialdean hasi zen guda. Ara erregea bizirik harrapatzeko agindua eman zuen arren, bere semeetako batek hil zuen. Bere gorpua gudu-zelaian topatu zuten. Armeniarrek erregearen heriotza mendekatu nahi zutenez, Semiramisek armeniarrak baretzeko honakoa esan zuen: "Jainkoei otoitz egin diedanez, Araren zauriak miazkatuta berpiztu egin dezaket."

Semiramis erreginak bere sorgin ahalmenetan sinesten zuen. Araren heriotzak amorrua sentiarazi zion eta berpiztu zezakeela sinistu nahi zuen. Erregearen gorpua usteltzen hasi zenean amorruz zoratu zen. Zerbitzariei gorpua hilobi sakon batean lurperatzeko agindu zien eta zerbitzarietako bat errege gisa jantzi zuen. Armeniarren aurrean honakoa esan zuen: "Erregearen zauriak miazkatu ditudanez, jainkoek bizitza itzuli diote, gure nahirik sakonenak asez. Zoriontsu egin gaituztenez, oraindik lehen baino gehiago gurtu behar ditugu."

Jainkoei estatua berria eraiki zien eta Ara salbatzeagatik sakrifizio asko eskaini zizkien. Herriak Ara berpiztu zela uste zuen eta Seminamisek bere aurkako guda berri bat ekidin zuen honela.

Ararekiko maitasuna betiko gordetzeko, Araren emaztearengandik jaio zen Karthos Araren semeari Araren izena ipini zion eta momentu hartan umeak hamabi urte izanda ere, Armeniako errege izendatu zuen.

Ninevah lurralderako itzulerako bidaian, Van lakuaren ekialdeko ertzetik pasatzen ari zela, Asiriako erregina inguru horretako edertasunarekin liluratuta geratu zen. Milaka langile eta arkitekto ekarri zituen amildegiaren gainean udako jauregi bat eraikitzeko.

Kanpo estekak aldatu