Aquí llega Condemor, el pecador de la pradera
Aquí llega Condemor, el pecador de la pradera (euskaraz Condemor Badator, Larreko Bekataria) 1996ko Álvaro Sáenz de Herediak espainiar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Chiquito de la Calzada eta Bigote Arrocet umoristek antzeztu zuten.
Aquí llega Condemor, el pecador de la pradera | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1996 | |||
Izenburua | Aquí llega Condemor, el pecador de la pradera | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film komikoa | |||
Iraupena | 90 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Álvaro Sáenz de Heredia (en) ![]() | |||
Antzezlea(k) | ||||
![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Brácula: Condemor II (1997) izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
aldatuCondemor (Chiquito de la Calzada) eta bere mexikar morroi leiala den Lucas (Bigote Arrocet), Mendebalde Urruneko basamortuan guztiz galduta frantziarren Paris hiriburura iristeko modua topatu asmo dute. Herri batera iritsi eta beren nahigabeko ausardia erakustaldi baten ondorioz, bertako biztanleek Condemor sheriff izendatu, “Begibakar” (Julio Tejela) deritzon gaizkile bat atzematera derrigortuko dute, gainera Mutikoaren (Naim Thomas) aitaren berri eta El Dorado kondairazko meatzea non dagoen ere topo egin beharko dute. Begibakar maltzurrak Condemor maitasun platonikoa eta Salooneko abeslaria den “Jolly Ederra” (Sol Abad) bahitzean, gauzak oraindik eta gehiago korapilatuko dira...
Aktoreak
aldatu- Chiquito de la Calzada: Condemor
- Bigote Arrocet: Lucas
- Sol Abad: Jolly
- Naim Thomas: Mutikoa
- Julio Tejela: Begibakarra
- María José Nieto: Adela
- César Varona: Meatzaria
- Aldo Sambrell: Valerio