Ciliophora filumeko Apostomatia protista-subklasearen animaliez esaten da. Zilio bidez mugitzen dira, eta gorputzean haritxoak dituzten muskuilu txikiak dira; zitostoma arrosaren itxurakoa dute; hartatik sartzen dituzte gorputzera likidoak eta partikula solido txikiak. Zilioek espiral-itxura dute, eta elkarrengandik oso bereizita daude. Makronukleoaren itxura aldakorra da, eta mikronukleo bakarra dute. Itsas karramarroen parasitoak izaten dira.

Erreferentziak aldatu