Apolonia Alexandriakoa
Santa Apolonia Alexandriakoa (Alexandria, Egipto, III. mendearen erdialdea) santu kristau eta martiria da. Kristauen altxamendu lokal batean parte hartu zuelarik atxilotu eta exekutatu zuten. Sutan erreta hil aurretik, torturatu egin zuten hortz guztiak bortizki aterata, eta, horregatik, odontologiako patroia da.
Apolonia Alexandriakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alexandria, II. mendea |
Heriotza | Alexandria, 249ko otsailaren 9a ( urte) |
Heriotza modua | : sutan errea |
Jarduerak | |
Santutegia | |
Otsailaren 9 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Martiritza
aldatuOso grafikoki kontatu zuen martiritza Joakin Lizarragak bere Sanduen bizitzetan[1].
« | ...eman ziote asko golpe, autxi matelak, eta atra ortzak eta aginak furioso: eta meatxatzen ziote fuerteki erreko zutela bizirik, ezpazue errenegatzen Jesu Kristo. Ortako in zute su andi bat, ta zeukate sanda alzinean. Egon ze guti bat pensatzen ta enkomendatzen Jangoikoai, eta beraren espirituas inspiraturik, (ori gabe ezpailitzake zillegi) aien eskuetaik eskapaturik bota ze bera sura, non konsumiturik gorputza, egatu ze arima gora, errezibitzera zeruan birjinidadearen ta martirioaren koronak | » |
Joakin Lizarraga, 1793. |
Hortzetako minaren zaintzaile aringarritzat joa, Santa Apolonia dontzeila gazte baten gisara irudikatzen da ikonografian, batzuetan kurrikak eta hortzak erretilu batean dituela. Martiria denez, martirioaren erramua eskuan duela ere ager daiteke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Joakin Lizarraga: Sanduen bizitzak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-22).