Antzuolako gaztetxea Antzuolan (Gipuzkoa) dagoen gaztetxea da. Antzuolako Gazte Asanbladak kudeatzen du.

Antzuolako gaztetxea
Kokapena
Koordenatuak43°05′54″N 2°22′56″W / 43.09833851°N 2.38226194°W / 43.09833851; -2.38226194
Map

Historia aldatu

2003an Antzuolako kultur eragile guztiak zeuden eraikina bota zuen udaletxeak eraikinaren egoera kaskarra zela eta, tartean gaztetxea. Ordutik hona, udalarekin tira-bira batzuk izan ondoren, “lokal probisionala” izenarekin ezagutzen genuen etxe azpi batean egon ginen, behin betikoa izango zen eraikin baten esperoan. Behin Kultura Etxe berria amaituta, Antzuolako Udalarekin adostasun batera iritsi eta ordura arte herriko Osasun Etxea izandakoa egokitu genuen gaztetxe gisa. 2012ko urriaz geroztik dago martxan.

 
Antzuolako gaztetxea, herri bazkaria.

Funtzionamendua eta erronkak aldatu

Asanblada lan talde ezberdinetan banatuta dago: mantenimendua, komunikazioa, elkartrukea, parte hartzea eta ikus-entzun. Lan talde horiek koordinazio bilera eta asanbladetan adostutako egitarauaren gainean egiten dute lan. Gaztexearen helburua nagusia herrian dinamika eta mugimendu zabal eta herrikoia lortzea da, bertako ateak herritar orori zabalduz.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu