Antonio Soler (idazlea)

idazle espainiarra

Antonio Soler Marcos (Málaga, 1956ko irailaren 28a) idazle, telebistarako gidoilaria eta prentsan kolaboratzaile andaluziarra da. Sari ugari jaso ditu, tartean Nadal saria.

Antonio Soler (idazlea)
Antonio Soler.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Soler Marcos
JaiotzaMálaga1956ko irailaren 28a (65 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta gidoilaria
Lan nabarmenakQ12164362 Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
saiakera

IMDB: nm1995615 Allocine: 97831 Edit the value on Wikidata

IbilbideaAldatu

Soler egungo Andaluziako literaturan egile garrantzitsuenetariko bat da. Bere lehenengo argitalpena narrazio liburua izan zen Extranjeros en la noche, 1992an. Lan horrekin, bereziki "La noche" eleberri laburrarekin, kritikaren erakarri zuen. 1983an Jauja de relatos saria lortu zuen, "Muerte canina" narrazioarekin. Ondoren bi eleberri plazaratu zituen eta haien batekin Las bailarinas muertas, Herralde saria eskuratu zuen. El nombre que ahora digo Espainiako Gerra Zibilaren giroa jaso zuen. 2006an, El camino de los ingleses zinemaratu zuten; gidoia Solerrek berak idatzia zuen.

Hedabideetan, bestetik, bere artikuluak ezagunak dira, besteak beste, Sur, ABC, El Mundo egunkarietan[1] eta El Periódico de Barcelona eta El semanal gehiegarrietan. Pensilvaniako Dickinson Collegen idazle gisa egon zen, bestetik. Telebistan ere kolaborazio ugari idatzi ditu gidoilari gisa. Haren lanak hizkuntza askotan irakur daitezke.

James Joyceren Ulises eleberria gurtzen duen Finnegans Ordenaren partaidea da.

ObraAldatu

Narrazio liburuakAldatu

  • Extranjeros en la noche (1992)

EleberriakAldatu

  • Modelo de pasión (1993)
  • Los héroes de la frontera (1995)
  • Las bailarinas muertas (1996)
  • El nombre que ahora digo (1999)
  • El espiritista melancólico (2001)
  • El camino de los ingleses (2004)
  • El sueño del caimán (2006)
  • Lausana (2010)
  • Boabdil (2012)
  • Una historia violenta (2013)
  • Apóstoles y asesinos (2016)
  • Sur (2018)
  • Sacramento (2021)[2]

SaiakerakAldatu

  • Málaga, Paraíso Perdido (2010)

SariakAldatu

Hona hemen eskuratu dituen sari ezagunenak:

  • Andaluzia Eleberri Saria (1993), Modelo de pasión eleberriarekin.
  • Andaluzia Kritika Saria (1996), Los héroes de la frontera eleberriarekin.
  • Herralde Saria (1996), Las bailarinas muertas eleberriarekin.
  • Kritika Saria (1996), Las bailarinas muertas eleberriarekin.
  • Primavera Saria (1999), El nombre que ahora digo eleberriarekin.
  • Nadal saria (2004), El camino de los ingleses eleberriarekin.
  • Alcobendas Juan Goytisolo Narratiba Saria, (2018), Sur eleberriarekin.
  • Francisco Umbral Saria (2019), Sur eleberriarekin.
  • Dulce Chacón Narratiba Espainiarraren Saria (2019), por Sur eleberriarekin.[3]
  • Kritikaren Sari Nazionala (2019) eta Andaluzia Kritika Saria Sur eleberriarekin.[4]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Template:Translated page» artikulutik itzulia izan da, 2021-12-29 data duen 139635325 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.