Anthony Marshon Davis Jr

saskibaloi jokalari estatubatuarra

Anthony Marshon David, Jr (Chicago, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1993eko martxoaren 11a) NBAko Los Angeles Lakers taldean jokatzen duen saskibaloi jokalari profesionala da. 2,08 metro luze da eta hegal-pibot posizioan jokatzen dau.

Anthony Marshon Davis Jr

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnthony Marshon Davis
JaiotzaChicago1993ko martxoaren 11 (31 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaKentuckyko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, aktorea eta ahots-aktorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Los Angeles Lakers2019ko uztailaren 6a-
New Orleans Pelicans2012-2019ko uztailaren 5a
Kentucky Wildcats men's basketball (en) Itzuli2011-2012
Draft NBA New Orleans Pelicans
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota
pibota
Kirol zenbakia3
Pisua115 kilogramo
Altuera211 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm4992797 Facebook: anthonydavis23 Twitter: AntDavis23 Instagram: antdavis23 Edit the value on Wikidata

Karrera aldatu

Institutua

Perspectives Charter Schoolera[1] joan zen, matematikan eta zientzian ona dan eskola batera. Lehen urtean, Davis “hirukoak jaurtitzen duen txikiak” bezala ezagutua zan. Bere lehen urtea amaitzean, 30 zentimetro hazi zen, eta kanpotik jokatzen jarraitu arren, bere barruko-jokoa entrenatu eban bere osaba eta bere lehengusuarekin. Junior urtean, gurasoak pentsatu eben institutu hobe batera aldatzea. Baina, Donnie Kirkseyk, Anthonyren aitaren lagun bat, ez eban aukera hori aholkatu, esanez: “ona bazara, berdin da non jokatzen dozun, aurkituko zaituzte”.

Unibertsitatea

Institutoa amaitu ondoren, Davis Kentuckyko Universitatean[2] matrikulatu zen. Kentucky Wildcats taldean sartu zen, John Calipari entrenatzailearen taldean. Bere Unibersitateko urte bakarrekoan, Davisek 14,2 puntu, 10,4 errebote eta 4,7 tapoi lortu ebazan batez beste, eta NCAAren [3] burua izan zen. Guztira 40 partido jolastu ebazan. Urteko jokalaria izendatu eben eta urteko defendatzaile onena. 2012ko NCAAko 1. Mailako finalean, Bere taldeak 67-59 irabazi eban Kansaseko Unibertsitateari [4]New Orleanseko zelaian. Erasoan ez zen oso ondo ibili, baina bere defensa lana (16 errebote eta 3 baloi lapurreta) beharrezkoa izan zen finala irabazteko. Finalaren ostean, Torneoko Jokalari Onena izendatu eben. Egun batzuk geroago, 2012ko Drafterako aukeragarri izendatu eben.

NBA

New Orleans Pelicans

Davis 2012ko NBAko Drarft[5] txapelketako lehen postulan aukeratuta izan zan. New Orleans Hornets taldeagaitik. Bere lehenengo partidouan profesional moduz, 21 puntu sartu eta 7 errebote hartu ebazan, baina bere taldeak galdu egin eban. Hurrengo partiduan, talka egin eban eta garuneko konmozio bat euki eban, horregaitik pistetatik urrun egon zen astebetez. Itzulzean, 23 puntu eta 11 errebote egin ebazan. Bere NBAko lehen sasoian hoberena izan zen, erreboteetan (8,2) eta tapoietan (1,8).

2013-14 denboraldian, Davis NBA historiako jokalaririk gazteena izan zen batez beste 20 puntu, 10 errebote eta 2 '8 tapoi lortzen. Gainera, New Orleansen ospatu zen All-Star Game[6]lehiatzeko aukeratuta izan zen lehen aldiz. Bere denboraldi bikainak ez zuen saririk izan talde mailan, Pelicans, 34 garaipen eta 48 porroteko balantzearekin, ez zen Playoffserako[7]sailkatu.

2014-15 denboraldian, 2015eko otsailaren 7an, lesio bat izan eban sorbaldan, eta All-Star Game galdu eban. New Orleans Pelicansek 45 partida irabazi eta 37 galdu ebazan denboraldi erregularrean eta 2011tik lehen aldiz Playoffetarako sailkatzea lortu eben. Anthony Davisek bosgarren postuan amaitu eban 2014-15 denboraldiko MVParen bozketan 203 punturekin.

2015eko uztailean Pelicansekin kontratua luzatu eban bost urte eta 145 milioi dolarrerako. 2016ko otsailaren 21ean bere ibilbideko markarik onena lortuko eban 59 punturekin.

2016-2017 denboraldian, All-Star Game-rako Mendebaldeko Konferientzarako boskote titularrean aukeratu zuten. Partida horretan, Anthony Davisek 52 puntu sartu ebazan eta Izarren Partidan banakako marka berria lortu eban.

2017-18 denboraldian, Miami Heaten aurka 2018ko otsailaren 23an, 45 puntu, 15 errebote, 5 tapoi eta 5 lapurreta baino gehiagoko partida erregistratu eban lehen jokalaria izan zen.

2019ko urtarrilean, traspasoen merkatua itxi aurretik, Davisek argi eta garbi jakinarazi eban transpasatua izan nahiko embala.Gertaera honek sekulako zalaparta sortu eban bere irudiaren eta bere etorkizunari buruzko espekulazioen inguruan, baina azkenean dena bonba batean geratu zen, eta Davisek New Orleansen jarraitu zuen denboraldia amaitu arte.

Los Angeles Lakers

Azkenik, 2019ko ekainean, Davis Los Angeles Lakersera lekualdatu eben Lonzo Ball, Brandon Ingram eta Josh Harten truke.

34 puntu sartu ebazan NBAko finaletako partida batean, Michael Jordan eta Kevin Duranten marka berdinduz. 2020ko urriaren 11an NBAko txapelduna izendatu zen lehen aldiz, finalean Miami Heat irabazten.

2020ko abenduaren 3an, Lakersek kontratua berritzea adostu eben Davisekin, bost urterako eta 190 milioi dolarrerako.

2021eko otsailaren 23an zortzigarren aldiz aukeratu eben Atlantan ospatuGalo All-Star Game txapelketa jokatzeko.

Selekzio Nazionala

Unibertsitateko txapelketa irabazi ondoren, eta Amerikako Estatu Batuetako selekzioko hainbat jokalari garrantzitsuren lesio ondoren, Davis, James Hardenekin batera, Londreseko Joko Olinpikoetarak gonbidatuak izan ziren. Davisek debuta egin eban Olinpiar Jokoetan Frantziaren aurka (98-71), eta hiru puntu sartu ebazan zortzi minutuetan. Estatu Batuek urrezko domina lortu eben.

Bi urte geroago, Mike Krzyzewski hautatzaileak, Davis sartu eban 2014ko Munduko Saskibaloi Koparako deialdian, eta Berrio estatubatuarrak urrezko domina eskuratu eben.

Bizitza pertsonala aldatu

Anthony Davis Jr., Anthony eta Eranier Davisen semea da. Chicagoko South Siden jaio zen. Antoinette izeneko ahizpa biki bat dauka eta Lesha izeneko ahizpa zaharrago bat.

Davis, Marlen P-rekin ezkondu zen 2021eko irailaren 18an. Bikoteak seme bat eukan ezkondu baino lehenago.

2012ko ekainaren 15ean, Arn Tellem Wasserman Media Groupeko ordezkariarekin sinatu eban, bere agente moduz.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Perspectives Charter Schools | Chicago Middle & High Schools» Perspectives Charter Schools (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. «Home | University of Kentucky» www.uky.edu (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  3. «NCAA.com | GDPR Compliance» international.ncaa.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  4. (Ingelesez) «The University of Kansas» ku.edu (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  5. (Gaztelaniaz) Draft. 2022-03-29 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  6. (Gaztelaniaz) All-Star Game de la NBA. 2022-02-21 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  7. es.global.nba.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).