Anna Dogonadze (georgieraz: ანა დოღონაძე; Mtskheta, Georgiako SES, Sobietar Batasuna, 1973ko otsailaren 15a - ) Georgian jaiotako alemaniar gimnasta bat da. 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan ohe elastikoan Urrezko Domina irabazi zuen.

Anna Dogonadze

Bizitza
JaiotzaMtskheta1973ko otsailaren 15a (51 urte)
Herrialdea Alemania
 Georgia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraktrampoline gymnast (en) Itzuli
Pisua52 kilogramo
Altuera158 zentimetro

Facebook: AnnaDogonadzeSport Olympic.org: anna-dogonadze-lilkendey Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1973an jasio zen Mtskhetan, gaur egungo Georgian. Georgiaren independentziaren aurretik Sobietar Batasunaren izenean parte hartu zuen nazioarteko konpetizioetan eta, ondoren, Georgiaren izenean. Dogonadze Alemaniako herritar bilakatu zen bertako batekin ezkonduta. Bad Kreuznachen bizi da eta lanbidez irakaslea da.

Bere momenturik gorena 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan izan zuen, lau urte lehenago Sidneyko Olinpiar Jokoetan izandako parte-hartze txarraren ostean. 2004an finalistarik zaharrena izan zen, 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Beijingen, konpetizioko atletarik zaharrena izan zen, 35 urterekin, eta berriro ere 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londresen.