Anina Ciuciu

idazle frantziarra

Anina Ciuciu (Errumania, Craiova, 1990eko urtarrila ) idazle eta abokatu ijitoa.[1]

Anina Ciuciu

Bizitza
JaiotzaCraiova1990eko urtarrila (34 urte)
Herrialdea Frantzia
 Errumania
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne
(2012 - 2015)
Vocational Training School of the Paris Court of Appeal (en) Itzuli
(2017 - 2018)
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta abokatua

Twitter: anina_ciuciu LinkedIn: anina-ciuciu-59b506137 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1990ean jaio zen Craiovan, buztinezko zorua zuen etxe batean. Bere aita kontularia zen eta ama atezainen laguntzailea. 7 urte zituela, bere gurasoek Frantziara emigratzea erabaki zuten.[2]

Trafikatzaile batek Erromako periferiako auzo batean utzi zituen, beste 800 ijito zeuden kanpalekuan. Bizirik irauteko, Ciuciuk bere ama eta ahizpekin batera eskale aritu zen. Kanpamendutik irten eta 1997ko uztailean Frantziako Bourg-en-Bresse hirira iritsi ziren.[2] Bi emakumeren laguntzari esker ostatua aurkitu zuten. Bera eta ahizpak eskolara joan eta frantsesa ikasten hasi ziren. Bere gurasoek lana aurkitzea lortu zutenean erresidentzia baimena lortu zuten.[3]

2012an Parisko Sorbonako Zuzenbide Masterrean onartu zuten baita diru-laguntza eman ere.[4] Frédéric Vela kazetariak bere bidaiari buruzko testigantza bat idazteko konbentzitu zuen. Irratian, telebistan eta egunkarietan lan egin zuen, ijito gisa aldarrikatu eta Frantziako gizartean integratzen zen heinean. Ijitoei buruzko aurreiritzien kontra egin zuen lan. 2013ko udan, Frantzian finkatu eta hamabost urtera, bere nazionalitate eskaera onartu zuten.[2] 2013ko irailean, Antoine de Caunes telebista aurkezleak Éric Ciotti-rekin eztabaidatzera bultzatu zuen Grand Journal-eko platoan.[5]

2014ko apirilaren 3an, Ciuciu Victor Ponta Errumaniako lehen ministroaren ohorezko aholkulari izendatu zuten ijitoekin lotutako gaietan, Damian Drăghiciren ordez. [6]

Obra aldatu

  • Je suis tzigane et je le reste, Frédéric Veillerekin - 2013, City Editions.
  • «Le neuvième chapitre», in Avava Ovava, Marseilla, Al Dante/La Voix des Rroms, 2014, or. 91-119.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Frédéric Perruche, « La belle histoire d'Anina, des camps de Roms à la Sorbonne », RTL,‎ (lire en ligne Archivado el 24 de diciembre de 2013 en Wayback Machine.).
  • Emmanuelle Courrèges, « Anina Ciuciu : une Rom contre les clichés », Elle,‎ (lire en ligne).
  • Florence Pitard, « Anina Ciuciu, ex-mendiante Rom et future juge », Ouest-France,‎ (lire en ligne).
  • Thierry de Cabarrus, « Roms : face à Ciotti, la démonstration tranquille d'Anina Ciuciu au Grand Journal », Le Nouvel Observateur,‎ (lire en ligne).
  • «Orgueil et préjugés : Anina Ciuciu», Courrier international,‎ (lire en ligne).
  • Ch. B.. (3 de octubre de 2013). Elle est Rom, elle est Française : Anina Ciuciu est à Kléber mercredi.... ..
  • Rédaction Arte, « Anina Ciuciu : « Je suis tzigane et je le reste », Arte,‎ (lire en ligne).
  • Cordélia Bonal, « Rom, vie ouverte », Libération,‎ (lire en ligne).

Kanpo estekak aldatu