Angelu triedro

Hiru zuzen ez-planokidek puntu batean elkar ebakitzean sortutako hiru planoek mugatzen dituzten zortzi espazio-zatietako bakoitza. Normalean hiru zuzenerdi hartzen dira erreferentziatzat, eta hartara bi eremu espazial besterik ez da definitzen
Frontoia triedro hiruangeluzuzena da.

Angelu triedroa edo triedroa hiru zuzenerdi ez-planokidek erpina deituriko puntu batean jatorri bera dutenean sortutako planoek mugatzen duten espazio-zatia da. Hiru angelu diedro eta hiru angelu lau eratzen dira.

Triedroaren angelu lauak eta diedroak ezaugarri hauek dituzteː

  • Angelu triedroan, bi angelu lauren batura hirugarrena baino handiagoa da.
  • Angelu poliedroaren angelu lauen batura 360° baino txikiagoa da.
  • Hiru diedroen batura 180 º baino hadiagoa eta 540° baino txikiagoa da.

Triedroaren eta bere erpinean zentraturiko gainazal esferikoaren ebakidura triangelu esferikoa da: triangeluaren aldeak a, b, c, zirkunferentzia maximoko arkuak dira; zirkunferentzia horren neurriak bat datoz horiek dagozkien triedroaren aurpegietakoekin. Triangeluaren angeluak dagokion triedroaren diedroak dira.

Sistema koordenatu kartesiarra triedro hiruangeluzuzena da.

Angelu triedroak  bat, bi, edo hiru angelu zuzen izan ahal ditu; kasu horretan, angelu triedro angeluzuzena, biangeluzuzena edo hiruangeluzuzena deitzen da, hurrenez hurren. Triedro hiruangeluzuzenak hiru diedro zuzenak ditu, hau da, hiru plano elkarrekiko zutez osatuta dago. Bere ertzak hiru zuzenerdi elkarrekiko zutak dira, eta, beraz, aldeetako ebakidurak angelu zuzenak dira. Dagokion triangelu esferikoak hiru aldeak eta hiru angeluak 90°koak dauzka.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu