Angelina Aspuac

Guatemalako emakume indigenen eskubideen aldeko ekintzailea

Angelina Aspuac Con ( Sacatepequez, Guatemala, 1977)[1] emakume kaktxikela, AFEDES elkarteko kide ezaguna da eta zuzendaria 2000 - 2006 epealdian. Egun, jantzi maien babesaren aldeko ekimenak koordinatzen ditu.

Angelina Aspuac
Bizitza
Herrialdea Guatemala
Talde etnikoaKaqchikela
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Maia gazteak jantzi tradizionaletan, Guatemala. Angelina Aspuac emakume kaktxikela, jantzi maien babesaren aldeko ekimenak koordinatzen ditu.

Biografia aldatu

Emakume kaktxikela, Santiago Sacatepequezen du jatorria eta zuzenbide ikaslea da.

1998an AFEDESen sartu zenetik kargu esanguratsuak izan ditu,[2] 2000. urtetik 2006ra AFEDES elkarteko zuzendaria izan zen. Ondoren, 2002tik 2006ra Emakume Elkarteen Ordezkaria Garapenerako Kontseiluen Sisteman (SISCODE); 2007an, Guatemalako lehendakari ordearen aholkularia izan zen Herri Indigenen gaineko gaietan; 2008tik 2012ra arteko aIdian Emakumearen Idazkaritza Presidentzialaren (SEPREM) Idazkari Ordea; eta egun jantzi maien babesaren aldeko ekimenak koordinatzen ditu AFEDES elkatean.[3]

2014an, Movimiento Nacional de Tejedoras-ekin batera, Lege Promosamena aurkeztu zuen jantzi maien babeserako Guatemalako Kongresuan jostunen soldata hobetze aldera, emakume indigenen pobrezia maila larria dela eta, proposamenak ez zuen aurrera egin.[2] 2017an ere, Ley de Derechos de Autor y Derechos Conexos aldatzen saiatu ziren, eta urte berean hainbat enpresa herri indigenen jantziei esker aberasten ari zirela salatu zuten:

"Enpresa asko hazi egin dira, eta oso ondo joan zaie Guatemalan, ehungailuek erabiltzen dituzten ehunkiak erabiliz (bigarren eskukoak). Emakumeek munduari egiten dioten ekarpen ekonomikoa da. Hala ere, munduak eta herrialdeak ez diete ezer ordaintzen ez emakume horiei ez euren komunitateei, eta egoera hori bidegabea da, eta gu haserrarazten gaitu."[4]

Bere hitzetan, 2005ean ikasi zuen josten, orduan zabaldu baitzuten eskola elkartean:

"Beno, zoritxarrez, herri askok ehunak egiteko gaitasun hori galdu dute, eta Santiago da horietako bat. Nik ez nuen ehuntzen ikasi 2005ean AFEDESen jantzien betebeharrari buruz hausnartu arte, esan genuen: “Ze lotsa, hemen, Santiagon, guk geuk ere ez ditugu egiten gure ipilak eta!"[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Txantiloi:Es-GT «Cinco guatemaltecas que luchan por construir un mejor país» Prensa Libre 2019-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  2. a b (Gaztelaniaz) Ella es Angelina Aspuac quien lucha por el respeto hacia las mujeres indígenas – Prensa Libre. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  3. (Ingelesez) «¿Quién es Angelina Aspuac? Who is Angelina Aspuac?» Thousand Currents 2017-08-22 (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  4. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Jorge. (2021-06-12). «Las tejedoras mayas que defienden sus creaciones como memoria histórica y modelo de desarrollo» El País (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  5. (Gaztelaniaz) Ocote, Agencia. (2020-04-14). «Las Recias // En los negocios // Carmen Salguero, Angelina Aspuac y Connie Beneítez» Agencia Ocote (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).

Kanpo estekak aldatu