Amour eta toujours

Albuma

Amour eta toujours, Ruper Ordorikaren hogeigarren diska da, 2021ean plazaratutakoa. Kubara garamatza lan berrian Ruper Ordorikak.[1] Elkarren eskutik plazaratu duen diskoarekin, hogeitik gora lanek osatzen dute jada proposamen berriak bilatzen jarraitzen duen oñatiarraren diskografia. Oraingo honetan, diskoetxearen arabera, «kantu eta molde berriekin dator», Kubara jo eta «hango doinu eta giroetan inspiratutako» kantekin, alegia. Diskoa Ordorikak Kubarekin duen aspaldiko harremanaren isla ere bada, bai musikan, baita hitzetan ere. Izan ere, «Kubako musikaren klabera gerturatzea izan da bere nahia».[2] Diskoa Kuban grabatzea zen asmoa, baina ezinezkoa izan zen, hala ere, Kubako musikariek eta aspaldiko lagunek parte hartu zuten grabazioan.[3]

Amour eta toujours
Estudioko grabazioa
Argitaratze data2021
EkoizpenaElkar

Ezaugarriak aldatu

  • Azala: J.E. Urrutia Capeau
  • Diseinua: Juanma Aramendi
  • Nahasketak eta masterra: Jonan Ordorika. Mamia. Azkarate.

Abestiak aldatu

  • "Santa Anara". Hitzak: Ruper Ordorika.
  • "Sidekarroan". Hitzak: Ruper Ordorika.
  • "Bugainbileen usaina". Hitzak: Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika. Musika: Ruper
  • "Marieleko bidetik". Hitzak: Eva Linazasoro eta Ruper Ordorika. Musika: Ruper
  • "Marianao, euria eta gero". Hitzak: Ruper Ordorika.
  • "Vladimirena (Koni)". Vladimir Visotskyren "Koni Priveredlivye" kantuaren gainean.
  • "Haizea garizumakoa". Ruper Ordorika.
  • "Jendea Ilaran": Hitzak: Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika. Musika: Ruper
  • "Baracoako usategia". Hitzak: Ruper Ordorika.
  • "Aski dena buruz gain ipintzeko". Hitzak: Ruper Ordorika.
  • "Zorioneko moilan". Hitzak: Ruper Ordorika.

Taldea aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu