Amorrua (filma)
Amorrua (gaztelaniaz: Rabia) Sebastián Corderok zuzendutako filma da, Gustavo Sánchez Parra eta Martina Garcíak protagonizatuta. 2010eko maiatzaren 28an estreinatu zuten.[1]
Amorrua (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | Rabia, la película |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Mexiko, Espainia eta Kolonbia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra |
Iraupena | 89 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sebastián Cordero (en) |
Gidoigilea(k) | Sebastián Cordero (en) Sergio Bizzio (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Guillermo del Toro |
Argazki-zuzendaria | Enrique Chediak |
Sinopsia
aldatuJose Maria igeltseroa eta Rosa etxeko langilea Hego Ameriketatik Europara etorritako etorkinak dira. Espainian lan egiten dute eta duela aste bi harreman bat hasi dute. Jose Mariak izaera aldakorra du eta, berarekin eztabaida bat izan ostean, bere ugazaba hil egingo da, "istripu" baten eraginez. Jose Mariak ez du zer egin jakingo eta Rosaren lantokian, luxuzko etxe batean, ezkutatuko du bere burua, hari ezer esan gabe.[2]
Pertsonaiak
aldatu- Martina García: Rosa
- Gustavo Sánchez Parra: José María
- Tania de la Cruz: Viviana
- Karlos Aurrekoetxea: Mekanikaria
- Yon González: Adrián
- Javier Tolosa: Ugazaba
- Concha Velasco: Torres andrea
- Xabier Elorriaga: Torres jauna
- Alfonso Torregrosa: Polizia 1
- Asier Hormaza: Polizia 2
- Àlex Brendemühl: Álvaro
- Icíar Bollaín: Marimar
- Carmen Parra: Bikia 1
- Maria Parra: Bikia 2
- Fernando Tielve: Esteban
- Anartz Zuazua: Lainoztatzailea
- Jeremy Xabier Vargas: Joselito
Erreferentziak
aldatu- ↑ imdb.com
- ↑ EiTB. Zinema Euskaraz > Amorrua. .