Hitzordu erromantiko

Amodiozko hitzordu» orritik birbideratua)

Hitzordu erromantikoa, oro har, bi pertsonak egiten duten gizarte-jarduera bat da, harreman intimo edo bikote-harreman batean kide gisa duten egokitasuna ebaluatzeko. «Hitzordua» hitzak bi pertsonak edo gehiagok elkar ikusteko tokia eta ordua hitzartzea adierazten du.[1] Jarduera tradizionalek, hitzordu batean, ondo pasatzera edo bazkaltzera irtetea barne hartzen dute.

XIX. mendeko bikote bat kafetegi batean. Jean Bérauden oleoa.

Kultura-tradizio batzuetan, hitzorduaren data hirugarren pertsona batek antola (edo konpon) dezake, senide, ezagun edo ezkontzagin profesional batek. Duela gutxi, internet bidezko hitzorduak ezagunak bihurtu dira.

Hitzorduen etiketa XX. mendean lasaiagoa bazen ere, alde handiak daude balio sozial eta pertsonalen artean. Adibidez, jarduera batek dirua gastatzea suposatzen denean, hala nola bazkaltzera irtetea, tradizioz gizakia zen ordaintzen zuena; baina duela gutxi kontua banatzeko praktika zabaldu da.

Hitzorduek gizonen edo emakumeen ikuspuntuaren arabera sortzen dituzten itxaropenak oso markatuak dira,[2] komunikabideetan barreiatutako aholku-artikuluetan islatzen diren moduan. Munduko herrialde eta kultura guztietan nabarmen aldatzen da gorteatze-harreman baten batez besteko iraupena, konpromisoa hartu edo ezkondu aurretik.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. Hitzordu. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. Morris,, Monica B.. (2005). Falling in love again: the mature woman's guide to finding romantic fulfillment. , 80 or..

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.