Amo a Laura BBDOk 2006ko martxoaren 17an abiatu zuen publizitate kanpaina izan zen MTV musika katearentzat.[1][2]

BBDO publizitate agentzia aldatu

BBDO 1891n sortu zen New Yorken Batten Company izenaz. Hurrengo urteetan Barton, Durstine eta Osbornekin batu zen horrela BBDO sortuz. Gaur egun 15.000 langilek osatzen dute 81 herrialdeko 289 agentziatan.[3]

Kanpaina hau baino lehenago Saca tu Lado MTV kanpaina kaleratu zuten, nerabeek beren itxurarekin zuten arduran fokatzen zena. www.sacatuladomtv.com web orrialdea sortu zuten bertan agertzen ziren pertsonen zein gorputzeko atal sasoian jarri nahi zuten aukeratzeko. Ipurdi batzuk agertzen ziren errotulagailuz markatuak eta hauek MTVko abestiak dantzatuz hobetzeko gomendioaz.

Kanpainaren sormen taldea hurrengo taldekideek osatu zuten: Andrés Martínez (sormen zuzendari orokorra), Jorge Candeal (sormen zuzendaria), Carlos Martín (erredaktorea), Gema Guio eta Eduardo Rodriguez (arte zuzendariak). [4] 

Los Happiness aldatu

Kanpaina horren ostean, Amo a Laura kontrakanpaina atera zuten. Kanpaina honekin MTV-ren ideia eta balore guztiak kontrajarri zituzten, hainbat jokabide kode eta janzkera inposatu nahian. Amo a Laura aurrera eramateko, www.nomiresmtv.com web orrialdea sortu zuten ere, gaur egun itxita dagoena.

Mezu tradizional honekin gazte eta nagusien arreta deitu zuten. Gainera, talde honek bideoklip bat argitaratu zuen Amo a Laura abestiari irudia jarriz. Bertan lau gazteek mezua behin eta berriz errepikatzen zuten. Bideoaren amaieran ez zen erreferentziarik agertzen, bakarrik Nuevo Amanecer (Egunsenti Berria) elkartea asmatuaren izena, eta horren alboan una juventud sin mácula (makularik gabeko gazteria). Publikoak esaldi hori Interneten bilatzean www.nomiresmtv.com web orrialdea agertzen zitzaien, MTV ez ikusteko gomendatzen zuena.

Abestiak, Guille Milkyway abeslari eta konpositoreak idatzia, arrakasta handia izan zuen. Taldeak La Noche De Buenafuente eta Channel Nº4 (Boris Izaguirrek eta Ana García-Siñerizek zuzenduriko programa) telebista saioetan agertu zen eta Kabukin (MTVko kanala) abestu zuten. Abesti honek inpaktu izugarria izan zuen gizartean, izan ere gaur egun abestia gogoratzen da.   

Los Happiness taldeari dagokionez, hainbat agerpenen ondoren banandu egin ziren, kanpaina aurrera eramateko soilik sortu baitzen.

Kanpainaren helburua aldatu

MTVren komunikazio helburua jendearen jakin-mina piztea izan zen, gaur egun oso zaharkituta dirudien mezu batekin. Barregarria zen, humoretsua, eta jendeak webgunera jotzean, txiste bezala ikusi eta ezusteko atsegina eta humoretsua hartzen zuen. Kanpainaren originaltasuna zerbitzuak bere kontra dirudien zerbait oso kutrea argitaratzean datza.[5]

Amo a Laura abestiarekin Tiempo BBDk besteek lortu ez zezaketena lortu zuen: publiko-xedearen (15 eta 35 urteen arteko gazteen) arreta deitzea. Egunean hainbeste publizitate-inpaktu izanda, oso garrantzitsua da espero ez den iragarki berritzaile bat egitea.

Kanpaina honi esker MTVren audientzia %50 igo zen hiru astetan, musika eduki kanalen liderra bihurtuz, Sol Música, 40TV eta 40 Latino kanalen gainetik. Gainera, historian lehenengo aldiz, kanal espainiarra 4. postuan aurkitu zen kanal tematikoen artean. Amo a Laura bideoklipak 3.056.671 deskarga lortu zituen eta www.nomiresmtv.com web orrialdeak 2.349.418 ikustaldi eta www.sacatuladomtv.com web orrialdeak 147.542 ikustaldi.[6][7]

Iragarkia edo kanpaina aldatu

Iragarkiaren forma aldatu

Iragarkiaren arte ikusgarriena bideoklip bat da, kantu bat, non bi neska eta bi mutil azaltzen diren zelai batean, janzkera oso kontserbadoreekin. Neskek gona luzeak dituzte, eta mutilek praka luzeak. Bai neskak eta bai mutilak alkandorekin doaz. Kolore argiekin eta tradizionalekin janzten dira. Lau nerabe hauek abestia interpretatzen dute, zelai berdeetan dantza egiten duten bitartean. Kolore argiak azaltzen dira haien kastitatea eta garbitasuna islatzeko.

Iragarkiaren edukia: zer esaten den aldatu

Eliza kutsua ikusten dugu kantu osoan zehar: birjinitatearen aldeko esaldiak ikus ditzakegu, harreman sexualak edukitzeko ezkontzaraino itxaron egin behar dela dio iragarkiak birjinitatea lore batekin konparatuz.

Iragarkian ez da MTVrena dela ikusten. Lehen esan bezala, hau kanpainaren trikimailua da. Gainera, lehen aipatu bezala, abesti honen web orrian, MTV ez kontsumitzeko mezu bat ikus daiteke. Beraz, abesti honek purutasuna, birjinitatea, tradizionaltasuna bultzatzen ditu, MTV katetik urruti dagoen zerbait balitz bezala.

Kritikak aldatu

Iragarki honen aurrean, bi erreakzio mota egon ziren. Alde batetik,iragarki ironikoa zela baieztatzen zutenak eta honen atzean publizitate kanpaina bat zegoela zekitenak. Beste alde batetik, iragarki hau ulertzen ez zutenak eta talde hau nor zen eta zein zegoen honen atzean jakin nahi zutenak. Lara Álvarez, bideoklipean agertzen zen nesketariko bat da. Honek, kritika asko jaso zituen bere benetako pentsatzeko era abestiko letra zela pentsatzen baitzuten askok, eta ea sektaren batean sartuta zegoen galdetzen zuten askok, larrituak (hauen artean, bere familiar askok).[8]

Profesionalen eskutik, ordea, hainbat sari irabazi zituen kanpainak. 2006ko urriko 20an Gran Premio a la Eficacia Publicitaria 2006 eta Eficacia en Comunicación Comercial sariak lortu zituen. 2007 urtean Premios Imán eta VIII Anuario del Club de Creativos, CdeCk antolatuta, sari nagusia irabazi zuten.[9][10]

Nola ikusten da gaur egun aldatu

Gaur egun marketin biral moduko adibide erabiltzen da. Lortu zuen arrakastari esker askok erreferentzia moduan erabiltzen dute, “kanpaina biralik errentagarriena” izan dela esanez. Honi esker, marka askok nahi izan dute antzeko kanpainak egin. Hau da, beste kanpaina edo bideo biralen inspirazio izan da, adibidez, Flos Mariae eta hauen Amén abestiarentzat. Honez gain, iragarki hau bere publikora iristeaz gain, aldizkari eta egunkarietara ere iritsi zen.[11]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Gallo, Isabel. (2006-05-13). «Amo a Laura y esperaré hasta el altar» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  2. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2006-05-01). «'Amo a Laura', todo un boom» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  3. (Gaztelaniaz) Barcelona, Tiempo BBDO. «About» Tiempo BBDO (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  4. «Tiempo/BBDO - Press» www.tiempobbdo.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Ingelesez) MTV Spain: NO MIRES MTV. (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  6. «La primera gran Campaña Viral, Amo a Laura : Marketing viral y tendencias» blogs.icemd.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  7. (Gaztelaniaz) error500. (2006-04-21). «Amo a Laura, la MTV sí que entiende Internet» Error 500 (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  8. (Gaztelaniaz) «El momento más difícil de Lara Álvarez: 'Amo a Laura' y el Opus» El Plural (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  9. (Gaztelaniaz) Castelló, Escrito por Araceli. (2013-11-14). «Mirando atrás. La campaña viral por excelencia: Amo a Laura» Observatorio Comunicación en Cambio (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  10. «Tiempo/BBDO - Press» www.tiempobbdo.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).[Betiko hautsitako esteka]
  11. Montañés del Río, Miguel Ángel.. (2014). Técnicas de Marketing viral. (1a. ed. argitaraldia) ESIC ISBN 978-84-7356-985-9. PMC 873980432. (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).

Kanpo loturak aldatu

LOS HAPPINESS-Amo a Laura pero esperaré hasta el matrimonio Youtube