Amakasuren gertakaria
Amakasuren gertakaria (japonieraz: 甘粕事件 Amakasu-jiken ) Tokio hirian, 1923ko irailean izandako hiru erailketa famatu izan ziren. Bi anarkista japoniar ospetsu eta haur bat hil zituen Japoniako polizia militarraren eskuadroi batek.
Amakasuren gertakaria | |
---|---|
Mota | masa hilketa |
Honen parte da | Kantoko sarraskia |
Data | 1923ko irailaren 16a |
Kokaleku | Ōtemachi (en) |
Herrialdea | Japonia |
Biktima | Sakae Ōsugi (en) Itō Noe Q124535706 |
Pertsona hilak | 3 |
Erantzule | Masahiko Amakasu (en) Kempeitai (en) |
1923ko irailaren 16an, Kantoko lurrikara handiaren ondorio suntsitzaileen ondoren, agintariek sarraskiak egin zituzten zenbait kolektiboren aurka. Anarkistak gobernua suntsitzeko hondamenaz baliatuko ote ziren beldur, Kenpeitaiko eskuadroi batek (polizia militarra), Masahiko Amakasu agintariak gidatuta, Ogusi Sakae, Ito Noe eta euren sei urteko iloba atxilotu zituen.[1] Hirurak atxilotu, hil arte lintxatu eta gero poliziaren burutzatik gertu dagoen putzu batera bota zituzten. Beste bertsio batek dio euren ziegetan ito zituztela.[2]
Anarkista ezagun horien hilketak, haurraz gain, japoniar asko harritu eta aztoratu zituen. Krimenaren egileari, Masahiko Amakasu, hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina hiru urteren buruan aske utzi zuten. Hirohito tronu inperialerako igoera zela eta aldarrikatutako amnistiaz baliatu zen 1926an, eta handik urte batzuetara Mantxukuora bidali zuten. [3]
Eros + Massacre filma 1969an estreinatu zen, gertaera honi buruz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Baskett 2008, 30 orr. .
- ↑ Morley 1999, 19 orr. .
- ↑ Cybriwsky 2008, 21 orr. .
Bibliografia
aldatu- Baskett, Michael (2008). The Attractive Empire: Transnational Film Culture in Imperial Japan. University of Hawai'i Press.
- Cybriwsky, Roman (2011). Historical Dictionary of Tokyo. Lanham: The Scarecrow Press.
- Morley, Patricia (1999). The Mountain is Moving: Japanese Women's Lives. University of British Columbia Press.