Amaiur Elizari

euskal herritar kazetari, aurkezle eta idazle bat da

Amaiur Elizari Plano (Iruñea, 1987ko irailaren 21a) euskal herritar kazetari, aurkezle eta idazle bat da. 2022ko martxoan ETB2ko Navarra Hoy [1] saioa aurkezten hasi zen. Berriemaile lanak egin izan ditu Madriletik.

Amaiur Elizari

Bizitza
JaiotzaIruñea1987ko irailaren 21a (36 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta aurkezlea

Ibilbidea aldatu

Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritza ikasi zuen, 2007tik 2011ra bitartean. Diario de Noticias egunkarian hasi zen lanean bekadun bezala eta ondoren, Cadena SER irrati-katean lan egin zuen Madrilen, El Larguero, SER Deportivos, eta Carrusel Deportivo saioetan. Gero, Telecinco telebista-katean egon zen erreportari bezala. 2014 eta 2017 artean, Telemadrideko elkarrizketa eta gaurkotasun-albisteen saioen erreportari bezala egon zen. Bitartean, MARCA egunkarirako zutabegile gisa idatzi zuen. 2019tik 2021era Euskal Telebistako Vascos por el Mundo saioan aritu zen. Madrilgo korrespontsala ere izan zen Qué Me Estás Contando programan[2]. Cuatro katearen Cuarto Milenio telebista programa arrakastatsuaren kolaboratzailea[3] izan da. 2022ko martxoaren 4tik aurrera, Navarra Hoy telebista saio berria aurkezten du[4].

Liburuak aldatu

  • Los 9 de John Lennon (Libros.com, 2015)[5]
  • Sangre Azul: cuando el Portland San Antonio conquistó Europa (Amazon KDP, 2021)[6]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Hoy, Navarra. (2022). «Información de actualidad y cercana de Navarra | Navarra Hoy EITB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Itziar Alduntzin presenta la nueva temporada de "Qué Me Estás Contando"» EITB 2020-09-04 (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  3. (Gaztelaniaz) «La vida extraterrestre, el chamanismo y el más allá: Las preocupaciones de John Lennon antes de su muerte» abc 2018-01-14 (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  4. (Gaztelaniaz) «Navarra Hoy nos acercará todo lo que interesa a los navarros y navarras, de la mano de Amaiur Elizari» EITB 2022-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  5. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Amaiur Elizari saca a la luz la cara más desconocida de John Lennon» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  6. (Gaztelaniaz) Pamplona, Efe. (2021-07-06). «Amaiur Elizari publica un libro sobre el Portland que conquistó Europa» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).

Kanpo estekak aldatu