Ama begira zazu euskal abesti herrikoia da. Egile ezezagunekoa eta leku askotan abesti ohi dena. Bere garaian Aita Donostiak jaso zuen. Doinua kopla txikiko bertsokeraren ohiko adibidea izaten da, eta Bertsozale Elkartearen datu basean jasota dago, noski.[1]

Ama begira zazu
Jatorria
Sorrera-urteaXIX. mendea
Aurkitzailea edo asmatzaileaJose Gontzalo Zulaika
Ezaugarriak
Genero artistikoakopla txikia eta herri-kanta
Hizkuntzaeuskara
bdb.bertsozale.eus…

Hitzak

aldatu

Ama begira zazu
leihotik plazara:
ni bezalakorikan
plazan bai ote dan?
Plazan bai ote dan?
Lai lara lai tra la

Begiak erne ditut,
bi zangoak arin:
hoinbertze dohainekin
ez nauke mutxurdin.
Ez nauke mutxurdin.
Lai lara lai tra la

Mutikoen artean
itzul-inguruka,
gizongaitzat baduzket
dotzenan hamaika.
Dotzenan hamaika.
Lai lara lai tra la

Heldu den primaderan
arropa xuritan,
ederra izanen naiz
mahain sainduetan.
Mahain sainduetan.
Lai lara lai tra la

Haurra, ahal badaide,
hala izan bedi:
lehen gure aldi zen
orain zuen aldi.
Orain zuen aldi.
Lai lara lai tra la

Erreferentziak

aldatu
  1. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Ama begira zazu - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).

Kanpo estekak

aldatu