Alzo-ko Imaz bertsolaria

liburua

Alzo-ko Imaz bertsolaria Antonio Zavalak atondutako bertsolari ospetsuaren bertso, testu eta pasadizo antologia da. 1967an plazaratua, oso elementu desberdinekin osatuta dago. Imatz ez zen plazako bertsolaria, bertso-jartzailea baizik. Zentzu horretan, Pello Errota horrela esan zuen: "Bertso jartzen, gu ez gera Imaz'en zapata lotzen asteko ere!".[1] Jasotako bertso askok erlijioaren eragin zuzena du.

Alzo-ko Imaz bertsolaria
Jatorria
EgileaAntonio Zabala
Argitaratze-data1967
Jatorrizko izenburuaAlzo-ko Imaz bertsolaria
ArgitaletxeaAuspoa
Ezaugarriak
Genero artistikoabertsolaritza
Hizkuntzaeuskara

Liburuaren atalakAldatu

Liburua lau ataletan antolatuta dago:

  • Hitzaurre zabala bertsolariaren datu biografikoekin
  • Imatzen bertsoen bilduma, ahal den neurrian sortutako daten arabera
  • Imatzen esku-idatziak, oso gutxi direnak eta oso gaizki kontserbatuta omen zeuden
  • Asteasuko itsuen bertsoak, herri horren itsu familia batek bertso-paperak saltzen zituen. Imatzen familiaren testigantzaren arabera, bertso horiek Altzoko bertsolariarenak ziren.

ErreferentziakAldatu

  1. 14 or.

Kanpo estekakAldatu