Altxorraren bila helburu bat bilatzeko pista batzuk jarraitu behar den jokoa da. Normalki, amaierako helburu horri altxorra deitzen zaio, eta parte-hartzaileek banaka edo taldeka zerrenda batean dauden ekimen guztiak egin behar dituzte bertaraino iristeko, normalki erosi behar izan gabe. Ohikoena talde txikietan parte-hartzea da, baina badaude bertsio indibidualak ere. Helburua pista guztiak aurkitu eta jarduera guztiak betetzen dituen lehen taldea izatea da. Altxorraren bila jokoaren beste bertsio batean parte-hartzaileek elementu ezberdinen argazkiak egin behar dituzte, eta lehiaketak abiaduraz gain balio artistikoa ere epaitu dezake.

Gazte batzuk altxorraren bila, pista bat aztertzen.

Markus Montola jokoen historialariaren arabera altxorraren bila moduko jokoan antzinaroko herri-kiroletatik abiatu ziren[1]. Oso jolas ohikoa da udalekuetan, baina gaur egun badaude ere helduentzako bertsioak, geocachinga bezalakoak, edo orientazioa bezalako kirola.

Interneteko altxorraren bila webgune sorta bat bisitatu eta bertatik pistak ateratzen egiten den jokoa da. Badira ere hacker kulturan oinarritutakoak, edo puzzleak soluzionatzeko helburua dutenak.

Beste aldaera batzuk aldatu

Letterboxinga aire zabaleko altxorra bilatzeko jarduera bat da, orientazio-elementuak, artea eta arazoak konpontzea uztartzen dituena, 1850eko hamarkadan sortua. Letterboxer-ek kutxa txikiak ezkutatzen dituzte sarbide publikoko lekuetan (parkeak edo landa irekiak, adibidez), eta kutxa katalogo inprimatuetan aurkitzeko pistak banatzen dituzte, webgune batean edo ahoz.

Geocachinga aire zabaleko altxor-bilaketa joko bat da, non parte hartzaileek posizionamendu sistema global bat (GPS) edo nabigatzeko beste teknika batzuk erabiltzen dituzten ontziak ("geocache" edo "caches" deituak) ezkutatu eta bilatzeko[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Marx, Patricia. «The Hunter Games» The New Yorker (Noiz kontsultatua: 2020-06-04).
  2. «Geocaching 101» www.geocaching.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).

Kanpo estekak aldatu