Alotza
Alotza Aralar mendikatean dagoen larrea da. Beleku mendiaren ipar magalean dago. Larre honetatik iparralderantz, Aralarreko beste mendi batzuk ere ikus daitezke: Arrubigaña, Ganbo Txiki edo Ganboa (mendia) adibidez.
Alotzako toki ezagunak
aldatu- Saltarri zutarria
- Monumentu oroigarri bat. Monumentu honek, antzinako giltza sarraila baten itxura du. Beltz kolorekoa da eta gainaldeko zirkulua, hutsa dago. Inguruko lur zatia baino zentimetro gutxi batzuk beheraxeago du bere oinarria. Hainbat harriz inguratuta dago.