Aloara Capuakoa (? - 992) Capuako printzesa izan zen, bere semearekin batera agindu zuena 982 eta 992 urteen artean. Esaten da abilezia handiarekin gobernatu zituela bere estatuak[1].

Aloara
Bizitza
Jaiotza?
Heriotza992 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Pandulf Ironhead (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta erregeordea

Pandulfo Burdinburu Capua eta Beneventoko printzearekin ezkondu zen. Bere senarra Capuan hil zen 981ean, Aloara bere bost semeekin utziz: Landulfo IV.a Capua eta Beneventokoa, Pandulfo II.a Salernokoa, Atanulfo, konde eta markes izendatu zutena, agian Camerinokoa, Landenulfo II.a Capuakoa eta Laidulfo Capuakoa, bere ondorengo izan zena.

Landulfo IV.a gudan hil zen enperadorea defendatzen 982an, greziarren eta sarrazenoen aurkako gerran. Bere anaia Landenulfok hartu zuen ondoren boterea, baina oso gaztea zenez, Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak Capuako printzerria eman zion, bere amarekin batera goberna zezan. Oton I.a hil zenean, Teofano Skleraina alargunak dekretu hori berretsi zuen. Aloarak erregeta 982an hasi zuen.

Landenulfo bere ahaideek egindako plan baten bidez erail zuten 993an, eta Laidulfo anaia kargutik kendu zuen Oton III.ak ardura izan zuelako anaiaren erailketan.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Hugh James Rose. (1857). A New General Biographical Dictionary. T. Fellowes (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).