Alison Lohman

aktore estatubatuarra

Alison Marion Lohman (Palm Springs, Kalifornia; 1979ko irailaren 18a) aktore estatubatuarra da. Laburmetrai eta pelikula independentetan paper txikiak betez ekin zion ibilbideari, 2002. urtean ezagun egin zen White Oleander filmarekin. Ordutik hainbat ekoizpenetan aritu izan da lanean zineman eta baita telesaioetan ere. Esate baterako, Pasadena, 7th Heaven, Flicka eta The Big White ikus-entzunezkoetan. [1]

Alison Lohman
Alison Lohman 2011.jpg
(2011)
Bizitza
JaiotzaPalm Springs1979ko irailaren 18a (43 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Mark Neveldine  (2009 -
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art
Palm Desert High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, ahots-aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea

IMDB: nm0517844 Allocine: 69121 Allmovie: p298145
MySpace: officialalisonlohman Edit the value on Wikidata

HastapenakAldatu

Aita arkitektoa eta ama okina zuen aktoreak gaztea [2], 9 urte zituela hasi zen antzerkia egiten, baita kantatzen eta dantzatzen ere. Bere herrian hainbat obratan antzeztu ostean 1990. urtean 11 urte zituela “Desert Theater League” sariketako aktore musikal onenaren saria jaso zuen. Derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitzean, 1997. urtean, Los Angelesera joan zen antzerkigintza ikastera.

Zinemagintzako ibilbideaAldatu

Bere lehen lan esanguratsua White Oleander filmean gorpuztu zuen Astrid Magnussen pertsonaia izan zen. Peter Kosminskyk zuzendutako Jane Fitch idazlearen eleberrian oinarritutako filmean hain zuzen.  2003. urtean, Ridley Scott ek zuzendutako umore beltzean oinarritutako Matchstikck Men filmean hartu zuen parte, Angelaren papera betez. Urte berean mundu mailan ezagun egin zen Tim Burton ren Big Fish filmean hartu zuen parte. Ordutik hamaika ikus-entzunezkotan hartu du parte, Where the Truth Lies, The Big With, Beowulf, Gamer pelikuletan besteak beste. Kamera aurrean eginiko azken lana 2016. urtean grabatutako Officer Downe pelikulakoa da.

ZinemaAldatu

Urtea Filmaren izena Rola
1998 Kraa! The Sea Monster Curtis
1999 Planet Patrol Patrolman Curtis
The Auteur Theory Teen Rosemary
The Thirteenth Floor Honey Bear Girl
2000 The Million Dollar Kid Courtney Hunter
2001 Alex in Wonder Camelia
Delivering Milo Ms. Madeline
2002 White Oleander Astrid Magnussen
White Boy Amy
2003 Big Fish Young Sandra Templeton
Matchstick Men Angela
2005 Nausicaä of the Valley of the Wind Nausicaä
The Big White Tiffany
Where the Truth Lies Karen O'Connor
2006 Delirious K'harma Leeds
Flicka Katy McLaughlin
2007 Beowulf Ursula
Things We Lost in the Fire Kelly
2009 Gamer Trace
Drag Me to Hell Christine Brown
2015 The Vatican Tapes Psych Patient
2016 Urge Mother
Officer Downe Sister Blister

TelebistaAldatu

Urtea Saioaren izena Rola
1998 Pacific Blue Molly
7th Heaven Barbara
1999 Crusade Claire
Safe Harbor Hayley
2000 Sharing the Secret Beth Moss
2000–2001 Tucker McKenna Reid
2001–2002 Pasadena Lily McAllister

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «TV Show Dramas» LiveAbout (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. «Alison Lohman Biography (1979-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekakAldatu