Alisa ne mozhet zhdat
Alisa ne mozhet zhdat[1] (errusieraz: Алиса не может ждать, euskaraz: «Alisak ezin du itxaron») errusiar telesail dramatikoa da, Natalia Mestxaninova zuzendariak sortutakoa. 2022ko urriaren 20an estreinatu zen[2].
Alisa ne mozhet zhdat | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | errusiera |
Jatorrizko herrialdea | Errusia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nataliya Meshchaninova (en) |
Gidoigilea(k) | Nataliya Meshchaninova (en) Stepan Devonin (en) |
Antzezlea(k) | |
Argumentua
aldatu15 urteko Alisak jakiten du bere amak hainbat urte daramatzala egia ezkutatzen: urte pare batean neska itsu geratuko da. Denbora ez galtzea erabakitzen du, eskola utzi eta, diru errazaren bila, bere birjintasuna saltzeko kontratua egiten du irabazitako dirua hiri handi batera joateko erabili ahal izateko. Julia, Alisaren ahizpa, ere ez dabil ondo: bere senarra jeloskorra eta alkoholikoa da eta harremana amaitzeko zorian daude. Ama dena kontrolpean izaten saiatzen da, baina ezin du aurre egin.
Aktoreak
aldatu- Jelizaveta Istxenko: Alisa
- Anna Mikhalkova: Irina, Alisa eta Juliaren ama
- Taisia Vilkova: Julia, Alisaren ahizpa nagusia
- Stepan Devonin: Artiom, Juliaren senarra
- Mikhail Trukhin: Igor, Alisa eta Juliaren aita
- Nadezhda Lumpova: Maia, Alisaren laguna, irakaslea
- Dmitri Lysenkov: Ivan, ukulele irakaslea
- Pavel Vorozhtsov: agentea
- Polina Tsyganova: Vika
- Nil Bugaiev: Motia, Julia eta Artiomen semea
- Aleksei Lukin: Fil
- Svetlana Kamynina: oftalmologoa
- Maksim Stoianov: Seriozha
- Anna Xepeleva: Aliona
Ekoizpena
aldatuTelesailaren gidoia bista galtzen duen neska baten benetako istorioan oinarritzen da. Filmaketa Moskun eta Tverren egin zen[3][4].
Kritika
aldatuNovy Sezon 2022 lineako zinemaldian, gehien espero zen telesailen kategorian irabazi zuen, eta Jelizaveta Istxenko aktore nagusia «denboraldi berriko heroia» izendatu zuten[5].
2024ko otsailaren 23an, telesaila Errusiako sareko zerbitzuetatik kendu zuten Telekomunikazioen, Informazio Teknologien eta Komunikazio Medioen Gainbegiratze Zerbitzu Federalak eskatuta[6][7][8].
Erreferentziak
aldatu- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
- ↑ (Errusieraz) Климова, Маруся. «О хрупкости взросления: в Сети выходит сериал «Алиса не может ждать»» TV Mag 2022-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
- ↑ (Errusieraz) Загвоздкина, Катя. ««Люблю проекты на стыке комедии и драмы». Наталия Мещанинова — о сериале «Алиса не может ждать»» BURO 2022-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
- ↑ (Errusieraz) Пугачев, Павел. ««Как только ты остановился, тебе конец» — Интервью с Наталией Мещаниновой и Степаном Девониным» Редакция – Журнал «Сеанс 2022-10-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
- ↑ (Errusieraz) «Фестиваль онлайн-кинотеатров «Новый сезон» объявил победителей» Бюллетень Кинопрокатчика 2022-09-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
- ↑ (Errusieraz) Смирнов, Георгий; Хабарова, Виктория. «Видеосервисы по требованию РКН удалили сериал «Алиса не может ждать»» РБК 2024-02-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
- ↑ (Errusieraz) «Популярный российский сериал «Алиса не может ждать» удалили из онлайн-кинотеатров» Business FM 2024-02-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
- ↑ (Ingelesez) Taylor, Hansen. «Representatives of Start commented on the disappearance of the series “Alice Can’t Wait” from the platform – Rossiyskaya Gazeta» EPrimeFeed 2024-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).