Alejandro Díaz-Alberdi

Alejandro Díaz-Alberdi (Piki) 7 goleko polo jokalari profesional argentinarra da. Bere jardunbidearen fase batean 10 goletan baloratu zen, polo jokalari batek jaso dezakeen handicap handiena. Diaz-Alberdik, Dutta Corp polo taldeko eta La Mancha Polo taldeko jokalariak bere ibilbidean txapelketa garrantzitsu asko irabazi ditu mundu osoan zehar, besteak beste, Argentinako Irekia behin, Britainiar Irekia, Queens kopa, Soto Grande urrezko eta zilarrezko kopa., Copa Republica Argentina, Camara de Disputados eta beste hainbat. [1] [2]

Alejandro Díaz-Alberdi
Bizitza
Herrialdea Argentina
Jarduerak
Jarduerakpolo jokalaria

20 urteko ibilbidean Diaz-Alberdik lehiaketa nagusietako asko irabazi ditu, 1996ko Argentinako Irekia barne.

Hasierako urteak

aldatu

1963ko apirilaren 1ean jaio zen Buenos Airesen, Juan Jose Diaz Alberdi eta Emma Martinen semea. 5 anai-arreba ditu: Juan Jose, Luisa, Dolores, Victoria eta James. 14 urterekin hasi zen poloan jokatzen, ¨LA LUISA¨ izeneko bere zelaian. 14 urterekin Potrillos kopan jokatu zuen.

Karrera

aldatu

Hiru urtez jarraian irabazi zuen Camara de Disputados kopa. 1993, 1999 eta 2005ean Britainia Handiko Irekia irabazi zuen Alcatel, Pommery eta Dubai taldeak integratuz. 1996an Argentinako Irekia irabazi zuen Indios Chapaleufu 2rekin. Sotograndeko Urrezko eta Zilarrezko kopak irabazi zituen. 2009an Ellerstina urrezko kopa irabazi zuen. 2015ean bere seme Lucas La Mantxan jokatzen zuela irabazi zuen Republica Argentina kopa.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu