Ireki menu nagusia

Alea iacta est latinezko esaera da eta euskaraz literalki dadoa botata dago esan nahi du. Halere, zortea botata dago esamoldeaz ere itzultzen da. Patua edo gertatu beharreko zeozer aldagaitza edo atzeraezina denean erabili ohi da, sarritan arrisku edo erronka bat.

HistoriaAldatu

Suetoniok esaera hau Julio Zesarri egozten dio[1], honek Italia eta Galia Zisalpinoaren muga zen Rubikon ibaia zeharkatzeko unean aipatu omen zuen (Senatuak Zesarri probintzia hori izendatu baitzion). Zeharkatze horrekin, Zesar Senatuaren aginteari aurre egin eta Ponpeio eta Optimates zirelakoen aurkako guda luzeari hasiera eman zion. Bertsio batzuen arabera, Zesarrek agintezko “jaci” aditza erabili omen zuen “jacta est” (“¡Bota ezazue dadoa!” edo “bota ezazue zortea”) aditz pasiboaren ordez. Rubikon igaro esamoldea ere erabiltzen da, arrisku handiko erabaki bat irmoki hartzen denean.

Bestalde, Plutarkoren arabera, Menandro komediografoaren bertso baten zeharkako-aipamena eginez esaldia grekeraz esan ahal izan zen (ἁνερρίφθω κύβος)[2]. Dirudienez egile hau Zesarren bi gogokoenetako bat litzateke.


ErreferentziakAldatu

  1. Suetonio Hamabi zesarren bizitzak 32.
  2. Plutarko Βίοι Παράλληλοι (Bizitza paraleloak) Julio Zesar.