Sozialista Herrikoiak

Alderdi Sozialista Herritarra» orritik birbideratua)

Alderdi Sozialista Herrikoia (errusieraz: Трудовая народно-социалистическая партияtranslit.: Trudovaya Narodno-Sotsialisticheskaya Partiya edo NS) edo 1906an Alderdi Eseristaren eskuineko banaketa batetatik sortu zen alderdia izan zen. Bere jarraitzaileei enesistak deitzen zitzaien[1].

Sozialista Herrikoiak
Datuak
Motapolitical party in the Russian Empire (en) Itzuli
HerrialdeaErrusiar Inperioa
IdeologiaUkrainako eta Errusiako populismoa, sozialismo demokratikoa eta agrarian socialism (en) Itzuli
Historia
Sorrera1906
AurrekoakTrudoviks (en) Itzuli
Desagerpena1918

Ideologia politikoa

aldatu

Enesistak, eseristen gisan, errusiar nekazal sozialismoaren aldekoak ziren, tradizio populistatik zetorren alderdi bat zen; hala ere, eseristekiko bi ezberdintasun zuten: alde batetik ez zuten eseristek defendatzen zuten atentatuen bidezko politika babesten eta legalismoaren aldeko apustua egin zuten; eta bigarrenik monarkiaren uzkailtzea ez zuten ardatz bezala hartzen, enesisten ustez, euren programa monarkia konstituzional batean betetzea ere posible zen[1].

Historia

aldatu

Enesistek ez zuten sekula ere eseristek izan zuten babesa eta eragina izan. 1914an hasi zen Lehen Mundu Gerra babestu zuten, eta 1917ko Otsaileko iraultzaren ostean Errusiako Behin-behineko Gobernua baita. Guda Zibilean Armada Zuriaren alde egin zuten[1].

Taldekideak

aldatu

Beren buruzagirik garrantzitsuenak Aleksei Pexekhonov (Behin-Behineko Gobernuan Elikadura ministro izan zena), Aleksandr Zarudni (Behin-behineko Gobernuan Justizia ministro) eta Nikolai Txaikovski (militante sozialista beteranoa, San Petersburgoko lehen zirkulu sozialistaren fundatzailea, baina Guda Zibilean Arkhangelsk hirian britainiarren peko gobernu zuri baten burua izandakoa) izan ziren[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Enesistak (sozialista-herrikoiak), K17, 2017-05-16. CC0 Domeinu Publikoa

Kanpo estekak

aldatu