Albert Memorial Clock

Albert Memorial Clock Ipar Irlandako Belfast hirian dagoen erloju-dorrea da. 1869an altxatu zuten eta Belfasteko monumentu ezagunenetakoa da.

Albert Memorial Clock
Albert Memorial Clock in Belfast by Paride.jpg
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ipar Irlanda
District of Northern IrelandBelfast district
HiriaBelfast
Koordenatuak 54° 36′ 03″ N, 5° 55′ 28″ W / 54.6008°N,5.9244°W / 54.6008; -5.9244Koordenatuak: 54° 36′ 03″ N, 5° 55′ 28″ W / 54.6008°N,5.9244°W / 54.6008; -5.9244
Historia eta erabilera
Irekiera1869
Arkitektura
Estiloa Arkitektura neogotikoa

HistoriaAldatu

Viktoria Erresuma Batukoaren plazan honen senarra izango zen Alberto Printzearen omenez dorrea eraikitzea erabaki zuten eta horretarako 1865ean lehiaketa aurkeztu zuten. Asmoa Lanyon, Lynn eta Lanyon arkitektoei ematea bazen ere lehiaketa W. J. Barre-k irabazi zuen. 1865 eta 1869 artean FritzPatrick anaiek altxatu zuten. Kanpaia eta erlojua Francis Moore belfastarrak egin zituen.

Dorrea kaiaren inguruan dagoenez, garai batean emagalduz inguratuta egoten zen. Gaur egun auzoa erabat berriztua dago eta oso modernoa da.

DorreaAldatu

Erloju-dorrea hareharrizkoa da eta 113 metrotako garaiera dauka. Mendebaldeko horman Alberto printzearen estatua bat dago. Lurra ezegonkorra izanik eta zutabe nagusiak egurrezkoak, dorrea okerturik dago, puntak lau metrotako desbideratzea du perpendikularrarekiko.

Kanpo estekakAldatu