Albedoa, elikadura gaietan, zitrikoen azaleko zati bat da. Zitriko batek bi parte ditu jatunarentzat: mamia eta azala; eta honek, berriz, bi geruza: barruko zuria (albedoa) eta kanpokoa (flabedoa; hori, berde edo gorrixka dena). Flabedoan biltzen dira aroma-olioen guruinak, olio esentzialak dituztenak.[1][2][3]

Albedoa, flabedoa eta mamia pomelo batean
Elikaduran. fruituen azaleko zati zuria da albedoa.

Fruta jaten dugunean albedoa baztertu egiten dugu, mikatz edo mingotsa delako. Bestetik, pektina gehien daukan partea denez, konfitura eta marmeladak loditzeko beharrezkoa izaten da.[1]

Sukaldaritza

aldatu

Albedoko konposatuak mingotsak izatearren, postreak egiteko laranja-atalei geruza zuri hori kentzen zaie; hala ere, osagaiak uretan erraz disolbatzen direnez, zitrikoen azalak konfitatu aurretik, behin eta berriz uretatik pasatzea komeni da, mikaztasuna desagertu arte.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela, 27 or. ISBN 978 84 9172 259 5..
  2. (Gaztelaniaz) Qué es el albedo. (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  3. (Gaztelaniaz) juanmi. Partes de la naranja (1) – Flavedo y Albedo | La Naranja de Valencia. (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).

Kanpo estekak

aldatu