Alaskan Independence Party

Alaskan independence party, Estatu Batuetako Alaska estatuko alderdi politiko bat da, estatuan erreferendum bat egin eta Alaskaren independentziaren aukera bertan egotea defendatzen duena. Bestalde, alderdiak, Konstituzioaren Alderdia eta Libertarioen Alderdiaren ideia antzekoak mantentzen ditu, armak edukitzeko eskubidea defendatuz, pribatizazioa, etxean ikasteko aukera, eta gobernuaren boterearen limitazioan.

Esana izan da alderdiko kide batzuk iraganean Alaskako estatuak Kanadarekin bat egiteko posibilitatearen alde agertu direla. Beste kide batzuk berriz aurka egongo ziren hau burutzearekin, baina alde egongo zirela Mendebaldeko Kanadako estatu independente batekin elkartzean (Yukon eta Ipar-Mendebaldeko Lurraldeek osatuta). Dena den, ez da inoiz alderdiko helburuen artean planteatua izan.

Politika nazionalean, Konstituzioaren Alderdiari afiliatua dago.

2009ko Maiatzean jasoriko datuen arabera, 13119 kide ditu alderdiak, estatuko hirugarren handiena izanik; Errepublikarrek 124892 kide dituzte eta Demokratek 75047.

Kanpo estekak aldatu