Alarma-egoera

Alarma (egoera)» orritik birbideratua)

Espainiako legedian, alarma-egoerak (gaztelaniaz: estado de alarma) urgentzia edo larrialdiko egoera murritza adierazten du, suposatuz, Estatuko zati batean aparteko botereak erabili behar direla denboran gehiegi luzatu gabe.[1] Espainiako 1978ko Konstituzioaren 116.2. artikuluak honela azaltzen du:[2]

« Alarma-egoera Gobernuak adieraziko du, Ministro Kontseiluak emandako dekretuaren bidez, gehienez jota hamabost egunerako, eta kontu-arrazoiak emango dizkio Diputatuen Kongresuari, hori berehalaxe bilduko baita helburu horrekin; Kongresuaren baimenik gabe, ezingo da luzatu epe hori. Dekretuak finkatuko du zein lurralde-esparrutara zabaltzen diren adierazpenaren ondoreak »


Historian bi aldiz ezarri dute:

  • 2010eko abenduaren 4an, larunbata, 12: 0ean, Espainiako Gobernuak lehen aldiz adierazi zuen aire-espazioaren itxieraren ondoriozko alarma-egoera estatuko lurralde osoan, kontrolatzaileen grebaren ondorioz. Gobernuak oinarrizko zerbitzu publikoa zela adierazi zuen, eta kalte larriak eragiten ari zitzaizkiela herritarrei eta herrialdeko ekonomiari.[3]
  • 2020ko martxoaren 13an, ostirala, Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak, komunikatu instituzional batean, alarma-egoera iragarri zuen herrialdearen oraintsuko historian bigarren aldiz, koronabirusaren gaixotasunak (COVID-19) eragindako pandemia geldiarazteko salbuespenezko neurri gisa. Gaixotasun horrek Espainian otsailaren erdialdetik zuen eragina, eta hurrengo egunetik, martxoaren 14tik, larunbata, ezarri zuten.[4] Neurri honen ondorioz, Espainiako Gobernuak herritarren mugimendu askatasuna mugatu zuen (konfinamendua), ez bada, besteak beste, botikak eta elikagaiak erosteko edo lanera joateko.[5]

Erreferentziak

aldatu