Akzidente (filosofia)

Aristotelesen filosofiaren kontzeptu metafisikoa: subjektua desegin gabe agertu eta desagertzen dena; substantziaren zehaztapen egiazkoa baina ez esentziakoa.

Logikan, subjektuaren ezaugarria da akzidentea; esentziazkoa edo esentziatik abiatzen ez den ezaugarria izendatzeko erabiltzen den kontzeptua. Porfirio filosofoak emandako substantziaren bost osagaietako bat da akzidentea. Gainerako laurak generoa, espeziea, desberdintasuna eta propietatea dira.

Erreferentziak aldatu