Akrosport edo gimnasia akrobatikoa akrobata bat bestearen gainean giza piramide, dorre edo beste egiturak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko lotura elementuak erabiltzen dira. Elementu hauek saltoak, gurpilak, iraulketak, itzulipurdiak, orekak, eta abar izan daitezke. Lan guztia musika doinu baten erritmoari jarraituz osatzen da.

Piramide mota bat

Gizakiak sortutako dorre edo piramiderik altuena edo konplikatuena sortzearen inguruko lehiak, historian zehar eta kultur gehientsuenetan eman dira. Antzinako Txina, Egipto eta Greziako zibilizazioetan praktikatu egiten zen.

1960. hamarkadan lehiaketaren oinarriak ezarri ziren. 1973. urtean kirol akrobatikoen nazioarteko federazioak (IFSA) bere baitan onartzen du.

Kanpo estekak aldatu