Ajoko, Castellanosko edo Venerako itsasadarra (gaztelaniaz: ría de Ajo) Campiazo ibaiak itsasoratzean sortutako itsasadarra da. Kantabriako Bareyo eta Arnuero udalerrien artean dago. 101,9 hektareako azalera du eta 13,1 kilometroko perimetroa, %84ko marearteko azalerarekin.[1]

Ajoko itsasadarra
MotaItsasadar
Geografia
Map
Koordenatuak43°28′18″N 3°35′13″W / 43.4718°N 3.58694°W / 43.4718; -3.58694
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria

Itsasadar estua da, barnealdeko marearteko betazaletan padurazko landaretza du, Kantauri itsasoaren ondo-ondoan erliebe malkartsua duena. Lurzoruak batez ere harezkoak dira lehenengo eremuan, eta lohiak bigarrenean.

Itsasadar honetan bi itsas errota daude: la Venera eta Castellanos.

Erreferentziak aldatu

  1. Kantabriako Gobernua. Directiva Marco del Agua Cantabria: Evaluación del estado de las masas de agua transición (estuarios) de Cantabria. 1.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kantabriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.