Aizkoko Estazio Megalitikoa

Aizkoko Estazio Megalitikoa Karrantza haranean eta Mena Haranaren (Burgos) artean dagoen multzo megalitiko garrantzitsua da, Bizkaiko handienetako bat. Guztira hogeita sei monumentu daude katalogatuta, tartean menhirbat. Izena Aizko menditik datorkio (815 m.) Monumentu batzuk Burgosko probintzian sartzen dira.

Historiaurreko monumentuak aldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak. Bertako monumentu batzuetan indusketa arkeologikoak egin dituzte, eta, horiei esker, dagokien aldi historikoa ezagutzeko balio izan duten datu garrantzitsuenetako batzuk lortu dira.

Kokapen geografikoa aldatu

Karrantza haranean eta Mena Haranaren (Burgos) artean dago. Abeltzaintza betidanik egin da larre horietan. Inguru honen mendi garaienak Bernia (828 m) eta Aizko (815 m) dira. Dena dela, ez urruti badira beste kota garaiagoak, esaterako Mesada mendilerroan 1.142 metroko gailurra dugu.

Sailkatutako monumentuak aldatu

Trikuharriak aldatu

Hamasei katalogatu dira:

  • Alcuera
  • Bernalta I
  • Bernia I
  • Bernia IV
  • Cotobasero I
  • Cotobasero II
  • El Fuerte
  • El Fuerte 2 (El Mazo)
  • Fuentellano II
  • La Boheriza 2
  • La Cabaña I
  • La Cabaña II
  • La Cabaña III eta
  • La Cabaña IV
  • La Calera
  • Ubal

Tumuluak aldatu

Bederatzi dira:

  • Bernalta II
  • Bernia II
  • Bernia III
  • La Boheriza 1
  • El Muro
  • Fuentellano I (Cerroja I.ko lautada)
  • Cerroja 2go lautada
  • La Cabaña V
  • La Cabaña VI

Menhir aldatu

Bakarra da:

  • Cotobasero

Egoera legala aldatu

Estazio megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2009ko martxoaren 6an.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu