Aitziber Irurtia

Bizkaiko musikaria (Gaztedi dantzari-taldea)

Aitziber Irurtia Fernandez (Santutxu, Bilbo) Gaztedi dantzari-taldeko musikaria dam akordeoi-jotzailea.

Aitziber Irurtia
Bizitza
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta akordeoi-jotzailea
Jasotako sariak
KidetzaGaztedi (dantza taldea)

Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria izan zen 2001ean, Gaztedi Dantza Taldearen izenean taldearen 50. urteurrena ospatu zuten urtean.[1] Txupina Arriaga antzokiko balkoitik jaurti zen lehen urtea izan zen hura, eta plazan jende andana bildu zen. Aurreko urteetan udaletxean eta Plaza Barrian egin izan zen. Ez zen jende askorik espero lehenengo aldi hartan, baina jende pila bat hurbildu zen Aste Nagusiko hiru protagonistak ikusteko: Marijaia, Irurtia pregoilaria eta txupinera ikusteko ( Irrintzi konpartsako Berta García).[2] Urte hartan hasi zen txupinazoa gaur egun dena izaten. [3][4]

Gaztedi dantzari taldekoek ekintza ugari antolatu zituzten aste Nagusi hartan.[5] Besteak beste, 50. urteurreneko elastikoa atera zuten, hori kolorekoa, eta pregoilariaren txapelaren antzekoak erosi zituzten. Izugarrizko taldea batu zuten, konpartsa berri baten antza hartu zuten.[4]

Bilboko Aste Nagusia sortu zenetik, pregoilari lana egina zuten emakume bakanetako bat izan zen garai hartan. Irurtia bezala, Loli Astoreka eta Maribi Bilbao aktoreak Amalia Iglesias idazlea, eta Alicia Carreño kirolaria bakarrik arituak ziren zeregin horretan.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Varona, Iñigo. (2001-08-01). «Aitziber Irurtia: pregoilaria. 'Jaia hasteko asmoarekin prególa laburra ¡zango da'» Bilbao aldizkaria (Bilboko udala).
  2. Polo, Mikel; Etxebarrioste, Josu. (2001-08-17). [https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?zbilatu=Aitziber+irurtia&h_u=2001&h_h=01&h_e=01&b_u=2002&b_h=01&b_e=01&bilatu=Bilatu&orridata=20010817&ikusi=038 «Marijaiarentzako harrerarik alaiena Aurtengo Aste Nagusiko jaien hasierako ekitaldia Arriaga enparantzan egingo dute, jendea pilatzea eragozteko»] Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  3. ««Pregoilari izandako urtean ezagutu nuen eguneko giroa»» Berria 2012-08-24 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  4. a b c Oiartzabal, Iraia. (2011-08-26). ««Pregoilari izatearen esperientzia ez dit inork kenduko; izugarria izan zen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  5. Bilbao, Iñigo. (2001-07-06). «AITZIBER IRURTIA. PREGOILARIA: «Dantza taldean pentsau beharko dogu pregoia»» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu