Aipu zuzena edo hitzez hitzeko aipua testu baten egileak beste egile baten testu batetik zuzenean erreferentzia hitzez hitz egiten duenean ematen den aipu mota da, hau da, egileak ez du jatorrizko egilearen testua aldatzen.

Motak aldatu

Testu barnean aipuak egiteko mota desberdinak daude:

Aipua 40 hitz baino gutxiago baditu testuan bertan txertatu ahal da, komatxo tartean sartuta. Komatxoak itxi eta gero aipuaren erreferentzia egin behar da parentesi artean jatorrizko egilea, urtea eta orria aipatuz.

Adibidea:

Hori agerian geratzen da Comteren estatu teologikoari erreparatzen diogunean, hura ulertuta “la naturaleza íntima de los seres, hacia sus causas primeras finales” (Comte, 1981: 35) gaiari buruzko ikerketa gisa.

Aipua 40 hitz baino gehiago baditu berriz,  testu-bloke independente batean jarri beharko da eta ez komatxo tartean. Testu blokea egiteko, bi puntu jarri testuan eta behean aipua idatzi, letra tamaina eta margen txikiago batean. Erreferentzia amaieran jarriko da parentesi artean eta bertan jatorrizko egilea, urtea eta orria adieraziko dira.

Adibidea:

Bere horretan aitortzarik ez duen partaidetza da, eta, hala ere, horren bidez:

emakumeek ikasi eta erakutsi ahal izan dute familiaren, bizilagunen, herriaren eta oro har komunitatearen bizi baldintzak hobetzen laguntzeko gestore sozial onak direla. Emakumeek, askotan –baina ez beti–, familiaren eta komunitatearen eguneroko behar oinarrizkoei lotutako kontu eta lanetan esku hartzen dute batez ere (Hernández, 2008: 14)

Zuzeneko aipua edo hitzez hitzezko aipua egiten den guztietan ere lanaren erreferentzia-zerrendan jatorrizko testuaren informazioa eman behar da, bibliografia osatuz. [1] [2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Cita textual o directa – Normas APA. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  2. «Hasiera» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Kanpo estekak aldatu