Aintzira Gazia (Bolivia)
Aintzira Gazia Boliviako Andeetan dagoen aintzira bat da, Potosiko departamenduaren hegoaldean, Chalviri gatzagaren barnean, honako koordenatu hauetan: 22°32′10″S 67°37′47″W / 22.53611°S 67.62972°W. 5,6 kilometro luze eta 2,9 kilometro zabal da, eta 16,24 kilometro karratuko azalera du. Kolore berdea du bere mineral eduki handia dela eta. Bere kostalde perimetroa, 20 kilometrokoa da.
Inguruko tokirik turistikoenetako bat da, aintziraren hegoaldean 30 °Ctan irtetzen diren ur termalen toki bat baitago, non bainatu ahal daitekeen.