Aihotzen konspirazioa
Aihotzen konspirazioa (gaztelaniaz: Conspiración de los machetes) Espainia Berriko Erregeorderrian 1799an Espainiaren aurka antolatu zen matxinada izan zen. Protagonistak jatorri umileko gazte kreoleak izan ziren. Konspirazioa lehen unetik kontrolatua izan zen eta, ondorioz, ez zuen arrakastarik izan eta Espainiarako ez zuen inongo arriskurik suposatu. Baina, nolabait, Mexikoko Independentziaren lehen aldarria izan zen, Doloresko garrasia baino hamaika urte lehenago.[1]
Izena
aldatuIzenak matxinatuek armamentu eskasiari egiten dio aipamen: bakarrik berrogeita hamar aihotz eta bi pistola. Halaber, 1000 peso bildu zuten.
Jatorria
aldatuPedro de la Portilla, jatorri kreoleko eta ondare gutxiko familia baten partaidea, 1799an beste hogei gaztekin bilera bat antolatu zuen. Portillak Mexiko Hirian lan egiten zuen, Espainia Berriko Erregeorderriaren zergen biltzaileen bulegoan. Bilerako partaide gehienak familiarrak eta lagunak ziren eta soziologikoki jatorri antzekoko pertsonak ziren. Bilera hiriko Gachupines kalearen 7an egin zen. Lanbideen ikuspuntutik, gazteak hiriko guardiak eta zilarraren eta erlojuen industriako langileak ziren. Esan behar da «gachupín» hitzak Amerikan jaiotako pertsona zuriak izendatzen zituen; bileran, alegia, hauek pairatzen bazterketa Espainian jaiotakoen aurrean salatu zen. Bilerakideek, armetan altxatuta, matxinada bat sortzea erabaki zuten. Helburua kolonialismoaren eta penintsulatik joandakoen aurka herria askatzea zen. Lehen unetik matxinada Guadalupeko Andra Mariaren zaintzapean jarri zuten.
Plana
aldatuMatxinatuek lehendabizi hiriko presoak askatu nahi zituzten eta, ondoren, haiekin batera, erregeordearen jauregiaren aurka joan. Dena ondo ateratzen bazen gobernuko goi funtzionarioak harrapatuko zituzten eta haien dirua. Hurrengo urratsak Mexikoko independentzia aldarrikatzea eta Espainiari gerra deklaratzea ziren. Aldi berean, penintsular guztiak hil edo kanporatu egingo zituzten. Matxinadaren arrakasta lortuta konspiratzaileek deaialdi bat egin nahi zuten gobernu-sistema berri bat aukeratzeko; dena dela, haiek Ameriketako Estatu Batuetan aukeratutako batzar antzekoa sortzea nahi zuten
Porrota
aldatuSalatari baten salaketaz plana erabat hondatu zen. Bigarren bileran Portillaren lehengusua zen Isidoro Francisco de Aguirrek hartu zuen parte eta, prestaketak ikusita, beldurtu zen. 1799ko azaroaren 10ean konspirazioa salatu zuen. Miguel José de Azanza erregeordeak konspiratzaile guztiak atxilotzeko agindua eman zuen. Altxamendu bat sahiesteko atxiloketak isilpean egiteko agindu zuen.[2] Kontsiparatzaileak espetxeratuak izan ziren eta preso urte asko igaro zuten; batzuk ere espetxean hil ziren. Epaiketa luzea izan zen baina, azkenik, ez zen epairik eman. Portillak Mexikoko independentzia ezagutu zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.razonypalabra.org.mx/jojos/jojos_2011/nuestra_independencia.html
- ↑ Azanza, Miguel José de, Enciclopedia de México, 2.liburuki, Mexiko Hiria: 1987.