Aiga-i-le-Tai Samoako barruti bat da, Upolu uhartearen mendebaldeko lur eremu txiki batek eta Manono, Apolima eta Nu'ulopa uharteek osatuta. Barrutiak 27 km²ko azalera du eta 2001eko erroldaren arabera 4.508 biztanle zituen. Hortaz, Aiga-i-le-Tai herrialdeko hautesbarrutirik txikiena izateaz gain, biztanle-kopuru gutxien duen bigarren hautesbarrutia da.

Aiga-i-le-Tai
 Samoa
Administrazioa
Estatua Samoa
Izen ofizialaAiga-i-le-Tai
ISO 3166-2WS-AL
HiriburuaMulifanua (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak13°52′S 172°04′W / 13.87°S 172.07°W / -13.87; -172.07
Azalera27 km²
MugakideakA'ana
Demografia
Dentsitatea166,96 bizt/km²

Historian zehar Manono uhartea barrutiaren gune nagusia izan zen. Gaur egun, aldiz, Mulifanua herria da barrutiko herrigune nagusia. Bertan baitago Savai'i eta Upolu uharteak elkar lotzen dituen ferry-terminala.

‘aiga i le tai hitzek itsasondoko familia esan nahi dute samoeraz.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu