Ahmed Hafnaoui

igerilari tunisiarra

Ahmed Ayoub Hafnaui (arabieraz: أحمد أيوب حفناوي‎; 2002ko abenduaren 4an jaioa) igerilari tunisiar bat da. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatu zen eta urrezko domina bat irabazi zuen gizonezkoen estilo libreko 400 metroko proban.[1] Munduko sailkapenean 16.a zen eta finalerako sailkatzeko denborarik okerrena egin zuen, baina, hala ere, urrea irabazi zuen 3.43.36 denbora eginda, bere markarik onena.[2] Hafnaui izan zen Tokio 2020an urre olinpikoa eskuratu zuen lehen kirolari tunisiarra eta afrikarra.[3][4]

Ahmed Hafnaoui
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakأحمد أيوب
JaiotzaMetlaoui (en) Itzuli2002ko abenduaren 4a (22 urte)
Herrialdea Tunisia
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua84 kilogramo
Altuera195 zentimetro

IMDB: nm12786391 Facebook: ahmedayoubhafnaoui02 Instagram: ayoub_hafnaoui Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

aldatu

2018ko Afrikako Gazteen Jokoetan Hafnauik brontzezko domina lortu zuen 400 metroko proban, estilo librean.[5]

Urte berean, Hafnauik zilarrezko domina irabazi zuen Afrikako Txapelketan, estilo libreko 4 x 200 erreleboetako proban, eta brontzezko hiru domina, 800 m-ko estilo librean, 1500eko estilo librean eta 4 x 100 m-ko erreleboetan. [6]

2021ean urrea irabazi zuen Tokioko Olinpiar Jokoetan 400 m-ko estilo librean.[7][8]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Swimming HAFNAOUI Ahmed - Tokyo 2020 Olympics» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Goikoetxea, Jakes. «IZAR BERRIAK BAZTERRETIK» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  3. (Ingelesez) «A Young Tunisian Shocks The Swimming Field To Win Olympic Gold» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  4. (Ingelesez) Mirror, The African. (2021-07-25). «Tunisia wins Africa’s 1st gold Olympic medal» The African Mirror (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  5. (Frantsesez) «JAJ-2018/ Natation/Première journée: la palme aux pays du Maghreb» Africa Top Success 2018-07-23 (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  6. (Ingelesez) «13th CANA Swimming & Open Water Championships - Algiers (Algeria), 10 - 16 September 2018 - Full set of Results». (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  7. (Frantsesez) MC. (2021-07-16). «Tunisie : 63 athlètes qualifiés au JO de Tokyo» Webdo (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  8. «Result: Tokyo 2020: 18-year-old Tunisian Ahmed Hafnaoui takes shock gold - Sports Mole» amp.sportsmole.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).

Kanpo estekak

aldatu