Agora País Llionés
Agora País Llionés (euskaraz, Orain Leongo Herria) Leongo Herria izeneko eskualdearentzat sozialismoa eta autodeterminazioa defendatzen duen erakunde politikoa da. 2007 urtearen bukaeran fundatu zen, ahatik, haren jendaurreko aurkezpena 2008ko maiatzaren 1an izan zen, zirkulu antifaxistetan eta kultura- eta gazte-kolektibo leonesistetan jatorria duten ezkerreko gazteak sortuta. Haren helburu hurbilena Leongo Autonomia Erkidegoaren sorrera da, Leongo probintziaz, Zamorako probintziaz eta Salamancako probintziaz osatuta, haiek Leongo Herria edo Leongo Eskualdea bezala ezagutarazten dutena.
Agora País Llionés Orain Leongo Herria | |
---|---|
Sorrera | 2007 |
Egoitza nagusia | Demetrio de los Ríos Kalea, 11 (León) |
Ideologia politikoa | Leondar nazionalismo Ezker iraultzaile Independentismo Sozialismo |
www.nodo50.org/agora |