Agente zirikatzaile

Agente zirikatzailea» orritik birbideratua)

Agente zirikatzailea alderdi edo gobernu bati lotutako pertsona bat da, talde politiko batek erabiltzen duena, gobernuaren aurka, legez kanpokoak edo konprometigarriak diren ekintzak eginarazi ditzan. Baita erakunde batean infiltraturiko pertsona bat, erakunde horri indarkeriazko ekintza edo jarrerak harrarazteko asmoz, horrela, erakundea bera errepresiopean jarri edo ospea gal dezan.

Eskubide penalean, beste bat, delitu bat egitera sustatzen edo zirikatzen duena da, delitua bera ikertu edo eragozteko asmoz. "Horretarako ahalbideak, zabaldutako engainu estrategian, errazpen materialean, abaguneen sorpenean edo delitua egiteko zirikatze soilean datzate" (M. Bohermer). Agente zirikatzailea ez da zigortu daitekeen delitu bultzatzaile bat, delitua eragoztea baita bere helburua, hau da, bultzatzearen kontrakoa. Horren kontraposizioz, honako iritzi hau aurkeztu da: Ezerk ez duela kentzen zirikatze lana autoretza edo partehartze konportamendu batez irudikatzea, modu guztietara. Delituaren ekintza sustatzea balizko susmagarria segadan eror dadin, honela, delitu doloa, ez duenarengan sortuz da sator batengandik ezberdintzen duena. Jurisprudentziak mantentzen duenez, eragozte funtzioak delitua egitea baztertzen duenez, errugabeak tentatuz, agente zirikatzaile soil batek aurkez ditzakeen froga ahalbideak ez dira erabilgarriak izango.

Espainiako Eskubide Penaleko Kodean, adibidez, sustaturiko delitua, saialdi desegoki bezala har daiteke, gaizkilea zigorrik gabe geratuz. Are gehiago, delitua, agente zirikatzailearen borondatearen aurka gertatuko balitz, agente zirikatzailea bera, delitu ez zuhurragatik zigortua izango litzateke.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu